San Balendineko uzta
Gurean ere San Balendineko uzta ere nabaria izan da. Lehen hezkuntzakoek zein DBHkoek lan politak egin dituzte. Ondoren LHko 4 mailako batek idatzi duena, eta jarraian DBHko batena:
NEBARENTZAKO GUTUNA
Kaixo, Markel! Gutun hau zuretzat da, asko maitatzen zaitudalako. Badakit zu bakarrik ia hiru urte egon zarela nirekin baina gure harremana oso gogorra eta estua da, askoz lehenago elkar ezagutzen dugulako, amaren sabelean egon zinetik. Gogoratzen dut, pozez, nire gurasoek esan zidatenean neba bat edukiko nuela.
Orduan pentsatu nuen nire lehenengo nahia beteko zela. Eta orain sartzen zara gure maitasunaren istorioan.
Askotan haserretzen gara eta beti da lelokeria bategatik, baina gero berriro jartzen gara jolasten. Lehenengo egunean ikusi nuela zu hospitalean zeunden. Momentu horretatik askoz gehiago maite zaitut. Hain txikia zinen! Eta nik nekien zuk beti ni egiten nuena kopiatuko zenuela.
Zure irribarrea ez zait burutik kentzen. Badakit zu txikia zarela eta oraindik ez duzula gauza asko egin. Nik bakarrik esan nahi ditzut badakidala oso trastoa zarela, baina nire neba zara eta ez dizut inorekin aldatuko.
Lagun maitea
Ez dakit nola hasi, agian gutun honek nigandik aldenduko zaitu, edo alderantziz nik nahi dudan bezala gehiago lotuko gaitu. Badakit lagunak garela, baina barkatu behar didazu, baina sentitzen dudana adiskidetasuna baino gehiago da, uste dut maitasuna dela.
Zure begi berdeak ikusten ditudanean udaberriko hasi berriko zuhaitzetako hostoez gogoratzen naiz. Zure ile marroizkak udazkena dakarkit burura. Zure ahotsa, aingeru batena iruditzen zait.
Ez dakit zuk gauza bera sentitzen duzun, baina badakit nik maite dudan pertsona zu zarela.
Ez nahastu, ez zaitut maite zuk zerbait esan didazunagatik, maite zaitut berezia zarelako. Beharbada eskatuko didazu zure adiskedetasunarekin konformatzea, ezin didazula gehiago eman, zuk nik sentitzen dudana ez duzulako sentitzen. Gustatuko litzaidake erantzun hori ez entzutea baina horrela bada konformatu beharko.
Zure adiskidetasuna txiki geratzen zait, gehiago behar dut, zure amodioa, nire bizitza eman nahi dizut. Denbora behar duzula? Emango dizut. Hitz egin nahi duzula? Hitz egingo dugu.
Maite zaituena
Iruzkinak
Utzi iruzkina: