San Balendineko gutunak Birjina Haurran ere!

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-26 15:41
1

De Kolorez

Azkenik dituzue hemen gure neska-mutiko sentikorrek idatzitako gutun maitagarriak! Hauexek ere mantendu nahi dute izena ezkutaturik, beraz, epai itzazue idatzi aparta hauetan oinarrituta!

 

San Balendinen idazkaria:

 

         Nire errietarekin hasi baino lehen, gutun hau Kupidori eta San Balendini zuzenduta dagoela jakinarazi nahi dut. Jadanik errietarekin has naiteke. Jakin ezazue oso haserre nagoela. Zergatik beste neskentzat hainbeste eta niretzat hain gutxi? Besteek nahi adina mutil katxarro izan ditzakete bere esanetara, niri, ordea, nire txakurrak ere ez dit kasurik egiten. Eta ez pentsa ez ditudala ahaleginik egiten mutilen gustukoa izateko, nire esku dagoen guztia egiten nabil. Adibidez, pasa den astean, kultura ikasteari utzi nion makilaje probak egiteko, eta ez dago esan beharrik, zeinen fashion den nire erdi-aldeko kopeta ilea. Gainera, nire manikura super kosmopolita da eta nire janzkera aberaskumearena: DKNY, CH, Tommy Hilfiger, “La Puri”… Guztia niure alde dago eta neska puska naiz, bai horixe! Horregatik ez dut uklertzen zergatik Urkok oraindik ez didan ezer esan. San Balendin, Kupido, mesedez, izan gupidatsuak eta Urkori maitasunez pozoituta dauden gezi gorri horiek botaizkiozue. Edozein gauza emango nuke bere bihotza niretzat izatearen truke. Nahi baduzue, Paristik iritsi berriak diren lozio hidratzatzaile batzuk oparitu dizkizuet nire nahia betetzen baduzue (egingo duzuelakoan, gutunari erantsita bidaliko dizkizuet).

 

         Dakizuenez, etsita nago jadanik, ezin dut gehiago, beraz, zuen laguntza noiz iritsiko zain naukazue.

 

                                                           Ikasle anonimoa I

 

Zu eta biok

 

 

Nire ondoan joan ahal zineal ikusi nuenean gauza bakarra pasatu zitzaidan burutik: zurekin bizi dudan guztia, momentu guztiak, segundo guztiak, poztasun handienak, baita oroimen guztiak ere.

 

Momentu batean pentsatzean nola izango litzateke nire bizitza zu gabe, hiltzeko gogoa sartu zen nire gorputzean, baina zurekin bizi dudana gogoratzean, bizitzeko beharra sentitu nuen.

 

Ez zaitut ioiz ahaztu nahi. Maite nazazu hil arte, babestu gure amodioa gauza guztien gainetik, sentitu gure arteko musuak eta laztan guztiak azkenak balira bezala, mesedez, maite nazazu nik maite zaitudan bezala.

 

                                           Ikasle anonimoa II

 

 

Kaixo maitea:

 

 

         Hainbat gauza esan nahi dizut, baina ez dakit nola.

Egunak asteak dirudite; asteak, hilabetak, baina konturatzen ari naiz zu gabe ezin naizela bizi.Momentu guztietan nire barruan zaude. Kezkatzen nauena zu zara, horregatik idazten dizut gutun hau, nire sentimenduak azaltzeko.

 

        

         Gaur triste nabil…zure falta nabaritzen dut! Zurekin egotea espero dut. Nire sentimenduak baino barruago heldu zarela uste dut. Ezin dut itxaron zu gertu sentitzeko! Egia esanez, baliteke etorkizunean zu nire ondoan mantentzea. Ez dut gaur daukaguna galdu nahi. Mila gau emango nituzke zure eskuak laztantzen.

 

         Atzo, guri buruz pentsatzen ari nintzenean, beldurra sentitu  nuen, zu eta biok ondo ez konpontzearen beldurra. Hasieratik uste dut ondo konpondu garela, baina etorkizunean…berdin jarraituko al dugu?

 

         Baliteke nik zuk baino beldur handiagoa izatea, bihotzeko minaren beldur handiagoa… Hau esanda, badakizu nola sentitzen naizen, beraz, nire gutuna erantzutea espero dut. Momentu honetatik aurrera itxarongo zaitut, zerua apurtu arte.

 

Ikasle anonimoa III

 

Maria

Maria 2009-03-06 13:21 #1

oso blog polita<br>


Utzi iruzkina: