GURELprototype

Urtarrilaren 2an egin genuen urteko lehen bilera. Oporretan bai, baina baita lanean hasita gaude dagoeneko!!Zintzilik ditugun lanak errepasatu genituen: aktak, argazkiak...Gero, informazioa trukatu: egingo ditugun lan saioak (Euskal Mapeko Mikel Lizarralderekin eta Enekaren lehengusuarekin) eta pendiente ditugun bisitaldiak ala elkarrizketak: Jon Alvarez, Fatronikeko Borja Bonail, Barakaldoko Asier Arranz...Gainera, pentsatu dugu  robotaren diseinua eta programazioa gehiago landu behar ditugula. Horretarako Beñatekin eta Arizmendikoekin egon beharra daukagu. Derrigorrez.Uste dut eguner...


Errehabilitazioa

No profile photo GURELprototype | 2010-12-30 17:40

Jakina da  Arrasateko Santa Agedan dagoen Aita Menni punta puntako ospitala dela  errehabilitazio lanetan. Horregatik bertara joan ginen abenduaren 28an bisitalditxo bat egitera.Istripuen ondorioz, gaixotasun fisiko ala neurologikoa daukatenen egoera hobetzeko lanean dabil bertan Juan Marin medikua.Berarekin egon ginen berba egiten luze eta zabal FLLrako prestatu dugun proiektua zertan den eta etorkizunerako gure asmoak zeintzuk ziren.Berehala sintonizatu zuen Juanek gure asmoarekin. Gainera informatika eta diseinuaz zenbat dakien ikusi ahal izan genuen berehala. Bere jarrera gain...


Oporrak opor

No profile photo GURELprototype | 2010-12-26 11:00

Egia da  Zamudioko lehiaketaren tentsioak bere ordaina eduki duela. Sailkatuak  eta sarituak izanaren poza eta  eskolako lanak, gripeak  eta oporrak hartu beharra batera etorri dira.Egun batzuk libre hartzea erabaki dugu.Hori egin aurretik, Santamasen inguruan, Beñatekin egin genuen berba jakiteko nola ikusten duen  lanari batera ekitearena. Beti bezala, Arizmendiko entrenatzailea laguntzeko prest. Urtarrilaren lenenetan  egongo garela gelditu ginen.Horrezaz gain, Euskal Mapakoekin jarri ginen kontaktuan. Tagzaniakoei idatzi eta gurekin egoteko presta dagoela e...


Eskerronez

2
No profile photo GURELprototype | 2010-12-11 21:24

Poza, poz haundia. Estatu mailako lehiaketara joateko sailakatu diren taldeen artean  Prototype dago. Horrela erabaki dute gaur, abenduaren 11an, Zamudion First Lego Leagueko epaileek. Gainera gazte Gazte Promesen saria eman digute!Halakorik ez  genuen espero, benetan. Eta pozez zoratzen  gaude.Irailetik honako bidean lagun izan ditugunak gogoan dauzkagu orain. Beraiei esker ere lortu dugu orain artekoa. Animo faltarik ez dugu eduki.Bakuva eta Arizmendi taldeetakoen bultzada eta laguntza.Gatzagako famili eta lagun artekoak.Roberto Galdos, Gotzon Arzellus, Goio Arana, Jon Bara...


IRABAZI DUGU!!!

No profile photo GURELprototype | 2010-12-09 21:12

Zamudion , abenduaren 11an izango da aurtengo EAE mailako FLL Lehiaketa. Bi egun falta dira 26 taldeen arteko norgehiagoka hasteko. Ospakizun eguna izango da zalantza barik. Prototypekook ilusioz beteta joango gara.   Ekitaldiaren amaieran sariak banatuko dituzte eta dominak eta estatu mailako eta nazioarteko frogetara joateko txartelak emango dituzte. Ez dakit ezer suertatuko zaigun. Baina apaltasun osoz esan genezake dagoeneko irabazi dugula.   Apustu bat egin genuen irailaren hasieran eta sari potoloa jaso dugu, markatu genituen helburuak bete izana. Hori baino loteria ...


Zenbat lan egin dugun asteburu luze honetan! Benetan nabaritu da konpromisoa eta gauzak ondo egiteko eta amaitzeko gogoa. Boskote zoragarri batzuen entrenatzaileak gara. Abenduaren 8an, aurreko egunetan egindakoaren segidan, goizetik eta arratsaldetik egon gara Elexalde-Torrekuako txokoan. Gauzak arintzeko, ahalegintzen ginen zeregin desberdinak lantzen, freskura apur bat eta konzentrazioa mantentzeko.Hiru zeregin nagusitan ibili gara:- Errobotaren programazioa. Honek eman dizkigu gorabehera gehien. Aldakorra delako. Gauzak ondo goizez eta okerrago arratsaldez. Misioak menderatuta gene...


Argazkiak

No profile photo GURELprototype | 2010-12-08 09:14

Lanean ari ginenean askotan, familikoen eta herriko lagunen bisitaldiak izan ditugu. Guztiei azaldu gura izan diegu zertan ari ginen eta gure helburuak zeintzuk ziren. "Aurkezpen" horiek oso lagungarriak egin zaizkigu Zamudion egin beharko dugunaren entsegu modura. Ziurtasuna hartu eta gauzak azaltzeko trebezia landu ditugu.Gainera, gure lanaren lekuko izan  dira argazki eta bideo kamerak.Hasieran, posatu egiten zuten baina momentu batetik aurrera laneran murgilduta zeudela ahaztu egiten zuten lekuko indiskretu bat zeukatela irudiak lapurtzen. Kontzentrazio maila altua izan dugu.Beheko...


Azken ikutuak eman eta listo daukagu IBILTRACK proiektu zientifikoa. Ez da lan makala izan. Txostenaren egitura idatzi, betetzen joan eta azkenean aurkezpena prestatu.Azken honetarako, alderdi grafikoak sekulako garrantzia dauka, ez dugulako aurkezpena egiteko denbora askorik edukiko. Beraz, irudi adierazgarri asko sartu beharra dago, gauza on bat egiteko.Adibide modura hartuta Gatzaga eta Eskoriatza hartu ditugu. Beraz, batzuk irisgarritasunaren araberako mapak egin, egokituak eta egokitubakoak diren zonaldeak berdez ala gorriz markatu. Besteak, bien bitartean, gida elektronikoak izan ...


Zubia

No profile photo GURELprototype | 2010-12-08 08:54

Abenduaren hasierako zubian  jota fuego ibili gara lanea. Bost egun izan  dira eta ordu asko sartu ditugun arren ez dugu minuturik sobran eduki.Goizez 11ak aldera elkartu izan gara. Lehenago eskolako lanak egin  beharra zegoen  eta kasu batzuetan futbol partida irabazi beharra.Bi zeregin nagusi eduki ditugu: proiektu zientifikoa eta errobotaren programazioa.Txandaka, taldeko guztiak egin beharreko bi horietatik pasa gara, gehiago ala  gutxiago.Arratsaldeko saioak 4:30etan hasi ohi dira eta han ginen, ordenagailuak piztu, helburuak markatzeko hasierako bileratxoa egi...


Barnetegia

No profile photo GURELprototype | 2010-12-04 20:23

Bost lanegun ditugu aurretik, abenduaren hasierako zubi luze honetan. Gaur goizetik elkartu gara proiektu zientifikoari bultzadatxo bat eman guran. Lan dexente egin dugu proiektua gorpuzten: izenburu bat aurkitu, hitz gutxitan laburtu eta aurkezpenaren egitura osoa definitzen.Gero arratsaldean Jon Baratas eskoriatzarraren bisitaldia eduki dugu. Oso tipo jatorra dela ikusten da atetik sartzen den momentutik. Gure lana interesatu zaio asko eta ideia batzuk eman dizkigu. Gainera, Eskoriatzako irisgarritasuna neurtzeko eta aztertzeko laguntza emateko prest dago.Bere gurasoekin etorri da eta gur...