GURELprototype

San Milixanak zirela-eta, artisau lanak, erroskilak, liburuak eta bigarren eskuko gauzak salgai jartzeko postua montatu genuen elizpean. Euria goitik eta behetik,  baina gu animoso.Azaroaren 14an, goizeko lehen ordutik montatuta genituen hiru mahaiak, soziedade parean, aterpean. Eskerrak, ez zuen atertu ia goiz osoan. Horrek jende kopurua gutxitu zuen baina hala ere pasa ziren gure txokotik.Sekulako arrakasta izan zuten erroskilek, segidan saldu ziren. Baita artisau lanek ere. Izan ere, Enrike, Itsaso eta Txemaren lanak oso politak ziren.Azokan lortutako diruarekin, errobotaren mahaia,...


Formakuntza IV

No profile photo GURELprototype | 2010-11-13 09:48

Azaroaren 12 atzo, beste formakuntza saio bat Zamudion Innobasqueko egoitzan. Ander biok joan ginen eta beste 8 bat taldeetako entrenatzaile eta partaideekin elkartu ginen.Beti bezala interesgarria izan zen.Atzokoan garbi gertau zen errobotarena garrantzitsua dela, baina baita ere Proiektu Zientifikoa eta Taldearena. Bakoitzak puntuen 1/3a eskuratzeko modua ematen du.Orain arte egin ditugun misioak erakutsi zien Anderrek eta oso gustura entzuk zituzten bere azalpenak.Beñat Arizmendikoa oso jatorra da. oso lagungarriak egiten zaizkigu bere komentarioak eta animoa. Datorren astean geratuko ga...


Eguazten hotza

No profile photo GURELprototype | 2010-11-10 09:40

Aurreko zapatuan eduki genuen "gorakadaren" ostean, oraingoan  eguaztenean nahikotxo plof atera ginen saiotik.Gauza dexente egin genituen: azokarako gauzak prestatu eta errobota programatu...baina  denbora aurrera doa eta gauzak gehiegi dauzkagu oraindik ere zintzilik.Gure gazteak, zentratu beharrean gaude. Talde txikia da eta dena egin gura izanez gero, lan handia egin beharra dago.Adibide bat, eguaztenerako hauek egin beharra genituen:- Mankomunitatekoekin berba egin jakiteko irisgarritasunaren inguruan zerbait egina duten Debagoienean- Martin, Almeneko ikaslearekin berba egin- ...


Emaitza onak

No profile photo GURELprototype | 2010-11-07 07:21

Zapatu goiz honetan, azaroaren 6koan, Aratzek, Xabik eta Asierrek futbol partida  eduki dute eta orduan arratsaldera pasa dugu lan saioa. Lauetan bildu gara eta gauza asko egin ditugu.Proiektu zientifikoari bultzada handia eman diogula uste dut. Elbarrituentzako, gurpil-aulkietan dabiltzanentzako, baina baita umeen kotxetxoak eta esku-orgatilak eta horrelakoak erabiltzen dituztenentzako irisgarritasun gida bat egitea pentsatu dugu. Hau da, gure bailarako herrietako, kaleetako, tabernetako, kultur-etxeetako eta horrelakoetarako informazio zehatza edukiko duen datu-base bat sortzea. Info...


Bostak inguruan hasten gara eguaztenean. Bokata eskuetan eta lanerako gogoa izaten da nagusi. Baina, gaian zentratzeko arazoak izaten ditugu batzuetan.Gaur Aratzi tokatu zaio kronikagile lana egitea. Berak apuntatu jorratuko ditugun gaiak eta horien ordenaketa erabakitzea.Hasieran, lehengo eguneko aurkezpenari buruzko inpresioak eta balorazioak egin dituzte. Orokorrean oso onak. Pozik zeuden.Gero, asteko berriak eta gorabeheran aipatu ditugu. Roberto elbarrituarekin harremanetan jarri dela Itsaso eta noiz  elkarrizketatuko garen berarekin. Elkarrizketa hori ondo prestatu beharko dugu: ...


Gurasoen aurrean

No profile photo GURELprototype | 2010-11-01 09:47

Zapatuan, urriaren 30ean, egin genuen taldeko kideen gurasoen aurrean proiektuaren aurkezpena.Bertan izan ziren Txema, Ana, Jabi eta Itsaso eta Eneka. Gainera, gogo berezia genuen etorri zitezen udaleko ordezkariren bat (Euxebio ezinean Ainara etorri zen, eta berarekin bere aipa Ane), Enrike eta Itziar eta Imanol. Denak bertana izan ziren.Hasieran, Elexaldeko atartean powerpoint batzuen bidez gure proiektuaren oinarriak azaldu genizkien.Taldeko 5 kideek, txadaka, gure ibilbidearen abiapuntua, lan egiteko modua eta helburuak zeintzuk ziren  azaldu zieten.Hasierako urduritasunari aurre e...


Formakuntza III

No profile photo GURELprototype | 2010-10-30 09:54

Zamudion egiten diren formakuntza saioetatik azkenetan errobotaren programazioaz egiten dugu berba. Azken honetara Ander ere etorri zen eta ondo pasatu zuela esaten du. Han egon ginen Lauro Big eta Lauro Bang, Beñat Arizmendikoa eta gainontzeko guztiekin. Azkenean 20 pertsona elkartzen gara sasio hauetan. Ondo egon zen Ander etorri izana jakiteko beste talde batzuk nolakoak diren eta norainoko lana daukaten egina. Beldur apur bat kentzeko balio izaten du. Galdera asko plazaratu ziren lehiaketa egunari buruz. Laster pasako digute arautegi behin betikoa, euskaraz ere. Argazkiakn E...


KZGuneri esker

No profile photo GURELprototype | 2010-10-30 09:52

Ordenagailua lortu dugu   KZGunekoek utzi digute ordenagailua. Leasing sistemaren barruan utzi digute eta...oso pozik gaude. Txomin Alkorta, KZGuneko zuzendariari esker, Leintz Gatzagako Prototype taldekoek lan egin ahal izango dugu lasai errobota programatzen.Argazkian agertzen dira Prototype taldeko kide guztiak KZGunekoei argazki-mezu bat bidaltzen: 1-0-0-0E-S-K-E-R   Oso eskertuta gaude!!


Ikerkuntza aplikatua  egiten duten bi enpresa bisitatu genituen atzo Prototypeko Ander eta Edorta eta FLLn parte hartzen duten beste  bi talde bizkaitarrek.Guretzago Tecnalia  bereziki interesgarria izan zen. Bertako langilea den Igonek eman zizkigun azalpen guztiak eta ikusi ahal izan genituen martxan dauzkaten proiektuak zeintzuk diren.Beste batzuen artean, birziklaia, hidrogenoz dabilen kotxea, etxe domotikoa eta teleasistentzia azaldu zizkiguten.Azkena oso  polita zen. Gabezi sensorialak dituen pertsona batentzako zenbat baliabide dauden ikusi ahal izan genuen: apara...


Zapatu honetan Prototype taldeko kideen gurasoekin daukagu bilera. Irailaren hasieratik hona egiten egon garena azalduko diegu. Horretarako gauzak prestatu behar dira. Lanak horrela banatu ditugu:- kideetako bakoitzak gure lanaren zati bat hartuko du: FLL zer den, orain arte egin ditugunak, proiektu zientifikoaren oinarriak, errobotaren programazioa eta erabili ditugun tresna eta programa informatikoak.- powerpoint  batez lana aurkeztu eta irudiz erakutsiGaurko eguna izan da aurkezpenaren esaio txikitxo bat egitea. Ondo egon da, lehenengo aurkezpena egin eta gero denon artean aldaketak...