Eguaztenetan bilera eta lana...
Bostak inguruan hasten gara eguaztenean. Bokata eskuetan eta lanerako gogoa izaten da nagusi. Baina, gaian zentratzeko arazoak izaten ditugu batzuetan.
Gaur Aratzi tokatu zaio kronikagile lana egitea. Berak apuntatu jorratuko ditugun gaiak eta horien ordenaketa erabakitzea.
Hasieran, lehengo eguneko aurkezpenari buruzko inpresioak eta balorazioak egin dituzte. Orokorrean oso onak. Pozik zeuden.
Gero, asteko berriak eta gorabeheran aipatu ditugu. Roberto elbarrituarekin harremanetan jarri dela Itsaso eta noiz elkarrizketatuko garen berarekin. Elkarrizketa hori ondo prestatu beharko dugu: gidoia, argazkiak...
Aita Mennikoek ez digute hitzordurik ematen, momentuz...ze pena. Izan ere denbora aurrera doa eta alde horretatik zerbait pentsatu beharko dugu.
Hurrengo asteetako plangintza egin beharko dugu. Bost aste falta zaizkigu eta programazioa da akaso ahulen daukaguna.
Pieza batzuk erostea erabaki dugu.
Bi aste barru, azaroaren 23an herriko gazte eta gurasoentzako aurkezpena daukagu. Txokoan egingo dugu, aurrekoan moduen.
Gainera, datorren astean Azoka daukagu eta hori ere prestatu beharko dugu: mahaiak, prezioak, lan-ordutegiak...
Azkenean, batzuk programatzen zuten bitartean, besteak Edortarekin hasi dira lehengo eguneko powerpointak errepasatzen, akatsak zuzentzen eta gogoratzen nola aritu flickren, blogera argazkiak jaso...
Zazpi t'erdietarako denak etxea. Eskolako etxeko lanak egin beharra zegoen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: