FLL España eta zergatik irabazi dugun sarietako bat...

No profile photo GURELprototype | 2011-03-13 09:14
3

Egun handia. Estatu mailako lehiaketa zen eta han  ginen beste 32 talde artean Euskal Herritik joandako 9ak (5 EAEtik eta 4 Nafarroatik).

Egun luzea izan zen. Goizeko  9etatik gaueko 8ak arte mahaiko frogak, proiektu zientifiko eta teknikoaren aurkezpenak eta denbora guztian tentsio handia  eta gauzak ondo egin  gura.

Egun gogoangarria. Prototypek entrenatzaile onenenaren saria jaso zuen. Idoia eta Edorta pozez zoratzen,  talde-proiektua izanik denoi emaniko saria izan dela jakitun.

Atzokoaren kronika laburrak  kapitulu hauek ditu:

Bidaia
Gatzatik jarri zen martxan autobusa goizeko 7:30etan. Ordurako Enrikek eta Itziarrek eginak zeuzkaten patata tortillak eta txorizo egosiak. Anak, Enekak eta Ibonek aldian zeuzkaten gure taldearen kamisetak. Txemak eta Idoiak dena prest. Jabik  lana zeukan eta Itsasokin  batera kotxez joan behar izan  zuten Bilbora. Edorta  edariez arduratu zen.
Gure bost mutikoak  eraman  behar ziren gauza denak (kapela barne) kontrolatuta zeuzkaten: errobota, piezak, pankarta eta ikurrinak.
Zortzirak joa  aurretik heldu ginen Arrasatera eta  han elkartu ginen Arizmendi-Ikerlan taldekoekin.
Nagusiak aurrean, gazteak autobusaren atzealdean betetzen  zuten.
Bilbon ginen 9ak  jo  aurretik.
Heldu eta segidan elkartu ginen Mailurekin. Geroago etorri zen Migel, Anderren lehengusua.

Egoitza
Euskaltelen Zamudioko egoitzara ohituta, UPV-EHUren Paraninfoa ez zen hain egokia. Txikiegia suertatzen zen han zegoen jendetzarako, sarrera  nahasia, taldeentzako leku gutxi, areto nagusia txiki eta, gehien bat, proiektu zientifiko eta teknikorako aretoak ez zeuden ondo prestatuta.
Hori bai, egoitza inauguratu berria zen eta dena garbi zegoen.
Paraninfora sartu orduko Angela, gure floaterra hurbildu zitzaigu. Egun osoz gutariko bat izan zen! Denerako prest.

Lehiaketaren faseak
Sarrera ekitaldiaren ostean, berehalaxe hasi ziren PITetako saioak eta lehiaketa beraren fase desberdinak.
Entrenamenduetan errobotarekin hasi  orduko konturatu ginen gauzak ez zirela lar ondo joango. Joko-eremuak zeuzkan zimur batzuk mortalak  ziren gure errobotarentzako. Gauzka ez ziren ateratzen guk programatuta  bezala. Bidetik atera eta programak desmadratu egiten ziren.
Horrela joan ziren lehen, bigarren eta hirugarren saioak. Errobotarekin desanimatuta geunden. Atsekabetuta.

Proiektu  zientifikoa

Lehen gorakada IBILTRACK proiektua aurkezterakoan sentitu genuen. Ze ondo egon ziren gure bostak. Eta  hori kontuan hartuta aretoa penagarria zela. Ez zen  ondo entzuten gure taldekoek esaten zituztenak alde batera eta bestera, kurtina baten ostean, beste bi talde zeudelako beraien aurkezpenak egiten.
Dena dela, oso ondo egon ziren denak: Aratz, Xabi, Jon, Ander eta Asier.
Epai-mahaikoak oso interesatuta gure proiektuan eta entzule gisa zeuden guztiak oso arro Prototypeko kideen lanarekin.
Gurekin ziren Jon Baratas, Ima eta Goio, Amaia Portugaletekoa, Nerea eta Marga, Jexusmari, Idoia, Arrate eta Julen Armintzakoak, Endika, Rosa eta Juanma Basaurikoak eta beste hainbat lagun.

Errobotarekin lortzen ez genuena Proiektu Teknikoa azaltzerakoan ere irabazi  genuen. Ikaragarria izan zen nola azaldu zieten epaileei gure errobotaren  diseinuan eta eginbeharreko desberdinen programazioaren zergatiak. Talde modura, batak bestea osatu eta orokorrean  maila oso altuarekin hitz egin zuten gatzagarrek.

Bazkalordua

Momenturik gozagarrienetakoa izan zen. Arizmendikoak  eta gu elkarrekin Deustuko Unibertsitatearen frentean, Iberdrola dorrearen pean, FLL  Españarako erabiltzen ari ginen UPV-EHUren egoitza berrian...kalean bertan antolatutako mahai  inguruaren bueltan jaten eta berriketan.
Eguraldi epela izan genuen eta gustura egoten zen Bilboko cityan urdaiazpikoa, entsalada, Ataungo gazta, bizkotxoa eta Isatsoren sanguitxak jaten.
FLL España lehiaketatik kanpo ginenez bai Arizmendikoak erta baita gu lasai geunden eguna disfrutatzen.
Gugenheimen hartu genuen kafea, gure mutikoek  futbolean ari ziren bitartean Arrasatekoekin eta Laurobangeko partaideekin. Nahasketa ederrak sortzen ditu ondo pasatu gurak!

Lehiaketaren finala  eta sari banaketa

Arratsaldeak luze jo zuen. Gure taldekoak finala ikustera  joan ziren eta gu halako  batean heldu ginen, txapeldunak  izango zirenen azken jokaldiak ikusteko moduan.
Areto nagusia beteta zegoen, sekulako beroa eta burrundara. Nekagarria egiten zen han luze egotea.

Seiak alderako errobotaren lehiaketa amaituta zegoen.
Baina sari banaketa ordu erdi luzea pasa eta gero hasi zen.
Zortzi kopa zeuden eszenarioan eta horietariko bat gurekin ekarri genuen etxera.
Entrenatzaile onenarena!!!
Bion izenean Edorta igo zen taula gainera eta handik eskertu zuen taldearen lana. Urduritasuna pozaren gainetik zegoela zirudien. Ez genuen sari hori espero. Apustuak  eginak genituen beste batzuetarako aukerak genituela pentsatuz, baina ez horretan.
Talde bat gara eta horrek ematen digu indarra, horrek egiten gaitu haundi. Poza lehertu zen gure artean. Muxu eta besarkada ugari eman genituen amaieran bai antolatzaile, bai epaile eta bolondresen artean eta, bereziki, Prototype familiakoen artean.

Egun luzea martxoaren 11koa. Memorian gordetzeko modukoa.

Jaso dugun kopak piezatxo asko ditu eta horietariko askok jabe ezagun eta asko maite ditugunenak dira. FLLn lagun izan ditugunen piezak dira dominari forma ematen diotenak.
Herriko ume eta nagusiak, familietako partaideak, ibilbidean lagun izan ditugun tekniko eta enpresak, Arizmendikoak eta Innobasquekoak.
Denontzako doa gure eskerroneko muxua. Bihotzetik irtendakoa.

beñat

beñat 2011-03-13 13:05 #1

Zorionak ein dozuen erakustaldixagatxik Prototype! Eta entrenatzaile onenan sarixa, merezitakua duda barik.Guraso onenen sarixa be emungo notzuen nik. ;)

Peloteua besteik ez dau emuten baina benetan uste dot hala, etorkizuna ureztatu ein biher da eta ikaragarrixa da ein dozuen lana.

Oso politxa eta aberasgarrixa izen da zuekin ibilbidia itxia eta argi dauket zuek barik txapelketa hau ez zala berdina izengo.

Eskerrik asko guztiagatik eta besarkada handi bat Gatzaga aldera!

Jesus M Axpe

Jesus M Axpe 2011-03-14 00:02 #2

Zorionak Gatzako taldeari, meritu handiko saria. Aramaiotar baten partez eta Lauroko mutiko baten gurasoa.

ZOrionak.....

Jatortasuna

Jatortasuna 2011-03-16 20:56 #3

Beñat: jatorrak zitiziela segidan konturatu ginen. Lehenengoko minututik. Horregatik egon gare hain gustora zuekin.
Zuen adiskidetasuna izan  da jaso  ditugun saietatik oso preziatua daukaguna.
Laster arte.

Eta, aramaixoko Jexusmariri eskerrik asko,  eta asko, eta asko.
Txikitasunak haundi egiten gaitu!
Zuen animuak erraldoi!

Utzi iruzkina: