GURELprototype

Egun handia. Estatu mailako lehiaketa zen eta han  ginen beste 32 talde artean Euskal Herritik joandako 9ak (5 EAEtik eta 4 Nafarroatik).Egun luzea izan zen. Goizeko  9etatik gaueko 8ak arte mahaiko frogak, proiektu zientifiko eta teknikoaren aurkezpenak eta denbora guztian tentsio handia  eta gauzak ondo egin  gura.Egun gogoangarria. Prototypek entrenatzaile onenenaren saria jaso zuen. Idoia eta Edorta pozez zoratzen,  talde-proiektua izanik denoi emaniko saria izan dela jakitun.Atzokoaren kronika laburrak  kapitulu hauek ditu:BidaiaGatzatik jarri zen martxan ...


Erantzunkizuna

No profile photo GURELprototype | 2011-03-11 22:06

Bai, sekulakoa. Geure buruarekin.Aurrekoan, EAE mailako lehiaketan, inuxente xamarrak ginen. Ilusio handia bai baina jakituria mugatuagoa.Oraingoan, txakur zaharragoak  gara.Esperientziak indartsuago egin gaitu. Eta, aldi berean, hauskorrago.Asko ikasi dugu eta gauza polita egiteko gauza gara.Horrek markatzen du gure abiapuntua, ez helmuga.Errobotarekin trebezi handia lortu dute gure mutikoek. Proiektu zientifikoa landuta daukate. Eta lehiatzeko prest daude.Egin dezakeguna baino gutxiago ez dugu egingo bada!Tenore horretan gaude: ahalik eta ondoen egitea. Egin dezakegunaren mailan ala ...


Zikloak

No profile photo GURELprototype | 2011-03-07 18:36

Begoña Innobasquekoak pasa digu datorren asteko kronograma. Badakigu ordutegia. Dena prestatzen ari gara: zenbat joango garen, janaria noren kontu, jantzita nola aurkeztuko diren.Beñatekin geratu gara gauzak lotzeko autobusa alokatzeko orduan. Elkarrekin joango gara. Hori oso ideia ona da. Giro polita edukiko dugu.Bestetik aste hau berezia da, ihauterietakoa. Gaur, astelehena jai eguna denez guztientzako goiz eta arratsalde daude lanean.Bihar, Jon eta Anderrek ere lanean segitzeko asmoa daukate.Gaur, gainera, bloga gaurkotzeko lanetan sartuta gaude. Aspaldian argazkiak igo gabe geneuzkan et...


Up and down

No profile photo GURELprototype | 2011-03-07 18:30

Gureak ez du izenik!Egun batean gaude oso pozik errobota menperatuta daukagulako eta hurrengoan ez digu batere kasurik egiten.Erdi depre gaudenean eta aurrera  egiteko gauza ez garela pentsatzen dugunean...argia piztu eta dena ondo egiten hasten gara!!Orain pozik gaude. Errobota majo dabil portatzen. Hau da esku artean daukagun azken diseinua.Bestetik, aurkezpena egina daukagu Prezin. Goio izan zen atzo eta aurrekoan egin zuen bezala "komunikazio" egokia nola egiterakoan kontuan hartu behar direnak gogorarazi zizkigun.


Azkenengo bi astetan asteburuetan bi lan saio egiten ditugu. Bilboko txapelketa gainean daukagu eta lana findu beharra dago.Errobota oso ondo doa.Diseinua eta programazioa menperatuta daukagu. Ez ditugu sentsoreak erabiltzen baina gainontzeko abilezi denak ikasiak dituzte gure bost prototypekideek.Bestetik, hasiak gara proiektu zientifikoaren aurkezpen berriarekin. Prezi erabiltzen ari gara.Hasieran, kide bakoitzak aurkezpen txiki bat egin zuen, froga modura. Gero, tresna ikasia genuela ikusita, proiektu nagusiarekin hasi ginen. Lehenetan, eta pentsatzen genuelako aurkezpena gazteleraz egin...


Azkenean Arrasatera joan ginenetik ez dugu eduki Arizmendikoen berri. Baina, lehengo egunean, erdi sorpresaz etorri ziren Beñatekin batera Maitane, Gallardo eta Sagasta.Gustura egon ginen beraien robotak egiten zituenak ikusten.Zaildu egin dute diseinua, sofistikatuagoa da. Baina sekulako abilezia eta programatzeko gaitasuna daukatela erakusten dute.Gero gure txanda izan zen eta...pozik geratu ginen.Beraien aldean gurea diseinu sinplea da. Baina horregatik akaso sendoagoa.Merienda ere disfrutatu genuen.Gainera Bilborako bidaia elkarrekin egingo genuela erabaki genuen. Autobusean joango gara...


Astean birritan biltzearen ohitura hartuta daukagu aspaldi. Baina  azken astean birritan egin dugu kale, arrazoi desberdinak tarteko.Gaur, otsailaren 12a, berriro ekin diogu lanari, serio demonio!Hiru gauzak genituen esku artean:- robotarentzako beso berriak eta programazioa - powerpointeko aurkezpena gazteleratzea- autocada aplikatuz eginiko bideoa Guztiei heldu diegu modu politean.Robotaren besoan  erdi amaituta dauzkagu. Eguaztenetik aurrera probatu eta denborak hartzen hasi beharko gara.Powerpointa gazteleratuta dago. Orain falta zaigu Prezin diseinu poli bat egitea.Autocaden ...


Gabonetatik hona ez gara gure onenean egon. Bilerak egin ditugu eta ahalegindu gara identifikatzen hemendik aurrera egin behar ditugun lanak. Baina animoz apal xamar egon gara. Ez gaizki. Gure artean gustara. Baina, lanari behar bezala ekin barik. Abenduaren 11koa gauza handia izan zen eta akaso haren ostean ajea eduki dugu. Egoera honetatik irten guran, Mikel Tagzaniakoa eta Autocad erabiltzen erakutsi zigun Mikel Sanchezekin egon gara. Hala ere, bazirudien errobotaren programazioa eta proiektuaren garapena motelduta genuela. Ez genion behar bezala esku sartzea lan horri. Azkenean...


Mikel Lizarralde gurera etorri zen urtarrilaren 8an, Euskal Mapari buruz  berba egiteko. Berak azaldu zigunez, euskararen begietatik munduko leku eta bazter guztiak ikustea oso ariketa ona da. Zeregin horretan ari dira Euskal Mapakoak.Orain arte egin dugun lana eta Open Street Map bezalako proiektuaren alde onak azaldu zizkigun Mikelek. Gainera,  plataforma ireki horretaz baliatuz egin diren beste esperientzia batzuk komentatu zizkigun Tagzanian lanean dabilen eibartarrak. Esaterako, wheelmap.org.Aurrerago berriro ere elkartzeko ideiarekin amaitu genuen. Eta agian mapa jai bat ant...


Urtarrilaren 5ean, Mikel Sanchez Gatzagan egon zen Prototype taldekideei Autocad programaren aplikazio zehatz batzuk azaltzeko. Mapak oinarri modura hartuta, bertan nola kokatu daitezkeen kaleak, eraikinak, eskailerak, aldapak, espaloiak...eta modu horretara Ibiltrack bezalako proiektu baterako nola informazioa eskuratu eta erabili. Egin genituen ariketen artean, Gipuzkoako mapak hartu eta gure herriko eraikin desberdinei altura ematen aritu ginen. Hortik aurrera lan asko egin beharko dugu Autocad bezalako programa bat erabiliz herriko informazio dena sartu arte.   Mikel eraik...