Lan-saio ederra gaurkoa

No profile photo GURELprototype | 2011-02-12 19:55

Astean birritan biltzearen ohitura hartuta daukagu aspaldi. Baina  azken astean birritan egin dugu kale, arrazoi desberdinak tarteko.
Gaur, otsailaren 12a, berriro ekin diogu lanari, serio demonio!
Hiru gauzak genituen esku artean:
- robotarentzako beso berriak eta programazioa
- powerpointeko aurkezpena gazteleratzea
- autocada aplikatuz eginiko bideoa
Guztiei heldu diegu modu politean.

Robotaren besoan  erdi amaituta dauzkagu. Eguaztenetik aurrera probatu eta denborak hartzen hasi beharko gara.
Powerpointa gazteleratuta dago. Orain falta zaigu Prezin diseinu poli bat egitea.
Autocaden ere herri osoa daukagu diseinatuta eta koloreztatuta. Ibilbide polita egiten du.



Gaurko akata idaztea Aratzi tokatzen zaio.
Datorren asterako espero dugu Matz-Errekako gure bi kontaktuak etorri ahal izango  direla.

Txapelketarako hilabete falta da!


Utzi iruzkina: