Euskal Mapa Gatzagan
Mikel Lizarralde gurera etorri zen urtarrilaren 8an, Euskal Mapari buruz berba egiteko. Berak azaldu zigunez, euskararen begietatik munduko leku eta bazter guztiak ikustea oso ariketa ona da. Zeregin horretan ari dira Euskal Mapakoak.
Orain arte egin dugun lana eta Open Street Map bezalako proiektuaren alde onak azaldu zizkigun Mikelek. Gainera, plataforma ireki horretaz baliatuz egin diren beste esperientzia batzuk komentatu zizkigun Tagzanian lanean dabilen eibartarrak. Esaterako, wheelmap.org.
Aurrerago berriro ere elkartzeko ideiarekin amaitu genuen.
Eta agian mapa jai bat antolatzea ere burutik pasa zaigu!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: