Arizmendiko hiru lagun Gatzagan

No profile photo GURELprototype | 2011-03-01 18:10

Azkenean Arrasatera joan ginenetik ez dugu eduki Arizmendikoen berri. Baina, lehengo egunean, erdi sorpresaz etorri ziren Beñatekin batera Maitane, Gallardo eta Sagasta.
Gustura egon ginen beraien robotak egiten zituenak ikusten.
Zaildu egin dute diseinua, sofistikatuagoa da. Baina sekulako abilezia eta programatzeko gaitasuna daukatela erakusten dute.
Gero gure txanda izan zen eta...pozik geratu ginen.
Beraien aldean gurea diseinu sinplea da. Baina horregatik akaso sendoagoa.



Merienda ere disfrutatu genuen.



Gainera Bilborako bidaia elkarrekin egingo genuela erabaki genuen. Autobusean joango gara batera.


Utzi iruzkina: