Kategoria: arizmendi
Azkenean Arrasatera joan ginenetik ez dugu eduki Arizmendikoen berri. Baina, lehengo egunean, erdi sorpresaz etorri ziren Beñatekin batera Maitane, Gallardo eta Sagasta.Gustura egon ginen beraien robotak egiten zituenak ikusten.Zaildu egin dute diseinua, sofistikatuagoa da. Baina sekulako abilezia eta programatzeko gaitasuna daukatela erakusten dute.Gero gure txanda izan zen eta...pozik geratu ginen.Beraien aldean gurea diseinu sinplea da. Baina horregatik akaso sendoagoa.Merienda ere disfrutatu genuen.Gainera Bilborako bidaia elkarrekin egingo genuela erabaki genuen. Autobusean joango gara...
Zamudion egiten diren formakuntza saioetatik azkenetan errobotaren programazioaz egiten dugu berba. Azken honetara Ander ere etorri zen eta ondo pasatu zuela esaten du. Han egon ginen Lauro Big eta Lauro Bang, Beñat Arizmendikoa eta gainontzeko guztiekin. Azkenean 20 pertsona elkartzen gara sasio hauetan. Ondo egon zen Ander etorri izana jakiteko beste talde batzuk nolakoak diren eta norainoko lana daukaten egina. Beldur apur bat kentzeko balio izaten du. Galdera asko plazaratu ziren lehiaketa egunari buruz. Laster pasako digute arautegi behin betikoa, euskaraz ere. Argazkiakn E...
Prototypeko kideak (Aratzek ez du gaur etortzerik izan) Arrasaten izan gara gaur Arizmendi-Ikerlan taldekoei bisitan.Han zeunden taldeko lau kide eta entrenatzailea, Beñat.Gure burua aurkeztu, orain arte egin duguna kontatu, gure lan mekanika zelakoa daukagun eta proiektu zientifikoari buruz zer pentsatu dugun komentatu diegu Arrasatekoei.Beraiek erakutsi digute errobotaren programazioan zein eroso ari diren. Froga pila bat egin dituzte eta konstantzia handiz akatsetatik ikasi eta misio bat amaitzea lortu dute.16 urte ingurukoak dira Arizmendikoak baina arreta handiz entzun ditu...
Uztailak – 10 Gaur azken eguna izanik, goiza lasai hartu dugu. Gosaldu 8,45etan egin dugu. Bukatzerakoan maletak egitera joan gara (9,30ak aldera izan da). Gauzak jaso, gelak hustu eta 11ak aldera inkesta betetzera joan gara. Ondoren txandan zehar ateratako argazkien bilduma ikusi dugu. Bazkal aurretik ohiko argazkiak atera ditugu eta 13etan bazkaltzera joan gara. Autobasarekin 13,30 eta geldituta geunden baina aurrez etorri da eta gu prisa gabe ibili gara.14ak aldera atera da autobusa etxeruntz. Ordurako Unai,Eñaut,Iñazto,iñigo,Iker, Antton eta Aitor Otsagi aldera abiatuta zeuden ...
Uztailak – 9 Gaur ere eguraldi ona, orain arte egun beroena izan dugu. Goizeko 8,30etan gosaldu dugu. Aktibitateak egin ditugu. Aurreko egunean bi talde eskaladan izan zirenez gaur bi talde kobara joan dira. Eta hirugarrena erreka jatsiera egitera. Eguna apartekoa izan denez aktibitateak ere horrela irten zaizkigu. Txanda bukatzeko ezin hobeto. Koban izan diren taldeek galeria berri bat aurkitu dute, oso ikusgarria iruditu zaie. Egia esan ekarri dituzten argazkiak horrelakoak izan dira. Datorren urterako aztertu behar da gai hau nola planteatu, igoera ez omen da nahiko erraza...
Uztailak – 8 Gaur mendira joateko eguna aukeratu duguna. Goizean goizetik eguraldi bikaina, beraz aktibitate berria eiteko oso ondo. Nekea nabari da, goizean jaikitzea kosta egin zaigu baina 8,15etarako gosaltzen ari ginen. Motxilak prestatu, eta bi bidaietan denok Linzako aterpe aurrean. Mendira abiatzeko goizeko 9,40ak ondo joak zeuden. Aukeratutako mendia Atxerito(Mallo de Atxerito). Ibilaldia Gamuetako basoa, plana de Diego, bertan lehen geldiunea, zerbait jateko. Aurrez Aiertek buelta eman behar izan du. Txalotzekoa izan da bere jarrera, nahiz eta mina izan berak aurrera egin...
Uztailak – 7 Eguraldi nahiko argiaz esnatu gara. Entzierroa ikusi eta gosaltzera joan gara. Gaurko berriz aktibitateekin jarraitzeko asmoa dugu. Zenbait lesionatu ditugunez medikuarengana joatea erabaki dugu. Horrela Unaiek,Iker, Eñaut, eta Aiert eraman ditu Isabako medikuarengana. Txanda hartu behar izan dugunez goizeko 11,30etarako eman digute, beraz kobakoak eskaladakoekin batera ibili behar izan dute. Hirugarren taldea erreka jetsiera egitera joan da. Eta aktibitate honetan ere beste lesionatu bat izan dugu, makurtzerakoan belaunean min hartu du. Errekatik atera eta hau ere arr...
Uztailak – 6 Goizeko 8,30etan gosaldu dugu. Ondoren Orientazio Proba egitera joan gara. Eguna lainatua esnatu da baina hasera ondo portatu da. Proba Linzako aterpetik hasi dugu. Goiz erdian izugarrizko zaparradak botatzen ekin dio, hasieran aurrera egitea erabaki badugu ere ikusita nola jartzen ari zen suspenditu behar izan dugu. Bi talde basoan sartuta zeudenez nahiko kostatu zaigu lokalizatzea baina eguerdirako denok geunden kanpinean. Bertan kafesne edo kolakao beroa hartu, dutxatu eta bokatak jatera joan gara ondoko aterpera. Arratsalderako pelikula bat ikusteko asmoa izan du...