Arizmendi-Ikerlan taldekoei bisita

No profile photo GURELprototype | 2010-10-20 19:59
1

Prototypeko kideak (Aratzek ez du gaur etortzerik izan) Arrasaten izan gara gaur Arizmendi-Ikerlan taldekoei bisitan.
Han zeunden taldeko lau kide eta  entrenatzailea, Beñat.

Gure burua aurkeztu, orain arte egin duguna kontatu, gure  lan mekanika zelakoa daukagun eta proiektu zientifikoari buruz zer pentsatu dugun komentatu diegu Arrasatekoei.

Beraiek erakutsi digute errobotaren programazioan zein eroso ari diren. Froga pila bat egin dituzte eta konstantzia handiz akatsetatik ikasi eta misio bat amaitzea lortu dute.
16 urte ingurukoak dira Arizmendikoak baina arreta handiz entzun dituzte gureen azalpenak.

Galleta goxoak eskaini dizkigute eta hori eskertzekoa  da arratsaldeko ordu horietan. Hurrengokoan gurera etorri behar direla esan  diegu.

Gainera, komentatu diegu datorren astean Aita Mennira joateko plana  daukagula eta gonbidatuta daudela. Santa Agedan, neuronak kaltetuta dituztenen errekuperazioan errobotika nola erabiltzen den azalduko digute hango medikuek.

Beñat

Beñat 2010-10-29 16:49 #1

Joeee, hau da hau kronikia. Gu be oso gustora aritu ginen. Ia Gatzagatik buelta bat emuten doun Arizmendi-Ikerlan-ekuok!

Besarkada bat eta eutsi goiari Prototype, gure bailaran izena altu utziko dogu ta ;)

http://arizmendilego.blogspot.com/

Utzi iruzkina: