Kategoria: ikerlan
Prototypeko kideak (Aratzek ez du gaur etortzerik izan) Arrasaten izan gara gaur Arizmendi-Ikerlan taldekoei bisitan.Han zeunden taldeko lau kide eta entrenatzailea, Beñat.Gure burua aurkeztu, orain arte egin duguna kontatu, gure lan mekanika zelakoa daukagun eta proiektu zientifikoari buruz zer pentsatu dugun komentatu diegu Arrasatekoei.Beraiek erakutsi digute errobotaren programazioan zein eroso ari diren. Froga pila bat egin dituzte eta konstantzia handiz akatsetatik ikasi eta misio bat amaitzea lortu dute.16 urte ingurukoak dira Arizmendikoak baina arreta handiz entzun ditu...