ARIZMENDI IKASTOLAKO UDALEKUAK (ZURIZA)

Aupa lagunok!!Bueno zelan doiez oporrak??Ba espezialistok elegante gabitz...atzo anbotora fan gitzen eta marin kobazuluen eon gitzen. Bista elegantiak daz bertan, baina Mari ez gauen inun ikusi e, nahiz eta bertan nahiko pertsona bildurgarri eon, Antton, Joxerra, Urrutia, Iñigo, Iker eta neu Iñaki!!Ala ba oin eztauket denpora haundirik hemen idazteko...monitore eta espezialistak afaitxen dabitzen bitxartien ni lanien nau...baina lanien be gogoratzen naz zurizaz eta bertako jentiaz e...Ala ba ondo segi ta zintzuak izen!!Hemen gaz danok ibilaldixa hastiar...emuten dau sekula eztouela ogi bat ...


Aupa lagunok!!Bueno atzenien igo dot bidixua google- videora hainbat buruhausten ostien baina bueno...hau da informatika!!Ala ba espero dot danon gustokua izetia e!!Argazkixek kalitate asko galtzen daue eta aber konpontzen doten hori zelabaitx...Ondo segi!!


Aupa lagunok!!Aurten Xabi Arenaza jaunak hongo pila bat jasoitxue ta horren ondorioz begirale eta espezialistak honguak jateko aukeria euki dou. Earrak euzen e... pentsau Joxerrak bere platerrekuakin nahikua ez eta ingurukuetatik lapurrien ibili zan...bromia da e!!Eskerrik asko Xabi!!Xabin ezizen barrixa PREDATOR!!!Kar kar kar!!Ondo segi eta jarraitxu hemen idazten e!!!!


Uztailak – 10   Gaur azken eguna izanik, goiza lasai hartu dugu. Gosaldu 8,45etan egin dugu. Bukatzerakoan maletak egitera joan gara (9,30ak aldera izan da). Gauzak jaso, gelak hustu eta 11ak aldera inkesta betetzera joan gara. Ondoren txandan zehar ateratako argazkien bilduma ikusi dugu. Bazkal aurretik ohiko argazkiak atera ditugu eta 13etan bazkaltzera joan gara. Autobasarekin 13,30 eta geldituta geunden baina aurrez etorri da eta gu prisa gabe ibili gara.14ak aldera atera da autobusa etxeruntz. Ordurako Unai,Eñaut,Iñazto,iñigo,Iker, Antton eta Aitor Otsagi aldera abiatuta zeuden ...


Uztailak – 9    Gaur ere eguraldi ona, orain arte egun beroena izan dugu. Goizeko 8,30etan gosaldu dugu. Aktibitateak egin ditugu. Aurreko egunean bi talde eskaladan izan zirenez gaur bi talde kobara joan dira. Eta hirugarrena erreka jatsiera egitera. Eguna apartekoa izan denez aktibitateak ere horrela irten zaizkigu. Txanda bukatzeko ezin hobeto. Koban izan diren taldeek galeria berri bat aurkitu dute, oso ikusgarria iruditu zaie. Egia esan ekarri dituzten argazkiak horrelakoak izan dira. Datorren urterako aztertu behar da gai hau nola planteatu, igoera ez omen da nahiko erraza...


Uztailak – 8   Gaur mendira joateko eguna aukeratu duguna. Goizean goizetik eguraldi bikaina, beraz aktibitate berria eiteko oso ondo. Nekea nabari da, goizean jaikitzea kosta egin zaigu baina 8,15etarako gosaltzen ari ginen. Motxilak prestatu, eta bi bidaietan denok Linzako aterpe aurrean. Mendira abiatzeko goizeko 9,40ak ondo joak zeuden. Aukeratutako mendia Atxerito(Mallo de Atxerito). Ibilaldia Gamuetako basoa, plana de Diego, bertan lehen geldiunea, zerbait jateko. Aurrez Aiertek buelta eman behar izan du. Txalotzekoa izan da bere jarrera, nahiz eta mina izan berak aurrera egin...


Uztailak – 7   Eguraldi nahiko argiaz esnatu gara. Entzierroa ikusi eta gosaltzera joan gara. Gaurko berriz aktibitateekin jarraitzeko asmoa dugu. Zenbait lesionatu ditugunez medikuarengana joatea erabaki dugu. Horrela Unaiek,Iker, Eñaut, eta Aiert eraman ditu Isabako medikuarengana. Txanda hartu behar izan dugunez goizeko 11,30etarako eman digute, beraz kobakoak eskaladakoekin batera ibili behar izan dute. Hirugarren taldea erreka jetsiera egitera joan da. Eta aktibitate honetan ere beste lesionatu bat izan dugu, makurtzerakoan belaunean min hartu du. Errekatik atera eta hau ere arr...


Uztailak – 6   Goizeko 8,30etan gosaldu dugu. Ondoren Orientazio Proba egitera joan gara. Eguna lainatua esnatu da baina hasera ondo portatu da. Proba Linzako aterpetik hasi dugu. Goiz erdian izugarrizko zaparradak botatzen ekin dio, hasieran aurrera egitea erabaki badugu ere ikusita nola jartzen ari zen suspenditu behar izan dugu. Bi talde basoan sartuta zeudenez nahiko kostatu zaigu lokalizatzea baina eguerdirako denok geunden kanpinean. Bertan kafesne edo kolakao beroa hartu, dutxatu eta bokatak jatera joan gara ondoko aterpera. Arratsalderako pelikula bat ikusteko asmoa izan du...


Uztailak – 5   Jaiki gara mendira joateko asmoarekin baina gosaltzerakoan eguraldiaren inseguritatea dela eta plan aldatzea erabaki dugu. Mendira joan beharrean aurrena buelta txiki bat eman eta ondoren tirolina muntatuko dugun ingurura bertaratu. Neska-mutilak Tatxeraseko artzai txabolak aldera joan diren bitartean tirolina muntatu dute. Eguerdiko 12ak aldera etorri dira bueltan neska-mutilak baina eguraldi nahiko ona zegoenez aurrena errekan bainatzea erabaki dute. Tirolinan denek parte hartu dute 4 neska mutiko izan ezik. Aurten istripu txikiak izan ditugu bi monitore eta haur ...


Uztailak – 4 Aurreikusita genuen moduan 8,30etan gosaria. Ondoren egin behar genituen ekintzatan banatu gara: Erreka jeitsiera/ Eskalada/ Koba. Eguraldia paregabea izan dugu. Neska-mutilak oso gustura ibili dira. Koba taldeak bainatzea aurreikusita zegoen putzura joaterakoan ura oso hotza zegoela eta Tatxeras aldera etorri dira eguzki-begi baten bila. Bestalde koban barruraino ezin izan dira sartu ur-putzu ugari zeudelako.   Afaltzeko: Makarroiak/oilasko izterrak patata erreekin/natillak