Kategoria: maitane
Azkenean Arrasatera joan ginenetik ez dugu eduki Arizmendikoen berri. Baina, lehengo egunean, erdi sorpresaz etorri ziren BeƱatekin batera Maitane, Gallardo eta Sagasta.Gustura egon ginen beraien robotak egiten zituenak ikusten.Zaildu egin dute diseinua, sofistikatuagoa da. Baina sekulako abilezia eta programatzeko gaitasuna daukatela erakusten dute.Gero gure txanda izan zen eta...pozik geratu ginen.Beraien aldean gurea diseinu sinplea da. Baina horregatik akaso sendoagoa.Merienda ere disfrutatu genuen.Gainera Bilborako bidaia elkarrekin egingo genuela erabaki genuen. Autobusean joango gara...
Badira lagunak bere izate hutsarekin bete-bete egiten gaituztenak; begirada eder batekin besteen eguna pozten dakitenak; irribarre alai batekin dena adierazteko gai direnak. Hala jartzen gintuen Martxanek martxan, dantza gelan sartzen zen bakoitzean. Hori zinen zu. Gure bihotzak bahitu dituzu Maitane eta zurekin eraman. Baina guk ez zaitugu hain erraz joaten utziko. Eta zurekin jarraituko dugu dantzan, elkarrekin. Agur txiki bat bakarrik. Txiki-txiki bat. Eta ohorerik handiena.