Autocad lagun baten eskutik

No profile photo GURELprototype | 2011-01-04 20:58

Urtarrilaren 5ean, Mikel Sanchez Gatzagan egon zen Prototype taldekideei Autocad programaren aplikazio zehatz batzuk azaltzeko.

Mapak oinarri modura hartuta, bertan nola kokatu daitezkeen kaleak, eraikinak, eskailerak, aldapak, espaloiak...eta modu horretara Ibiltrack bezalako proiektu baterako nola informazioa eskuratu eta erabili.




Egin genituen ariketen artean, Gipuzkoako mapak hartu eta gure herriko eraikin desberdinei altura ematen aritu ginen.

Hortik aurrera lan asko egin beharko dugu Autocad bezalako programa bat erabiliz herriko informazio dena sartu arte.

 

Mikel eraikuntzan dabil lanean Gasteizen eta egunerokoa du hau bezalako programak erabiltzea. Gu oso  eskertuta gaude urtarrilaren lehenetan Gatzagaraino etorri eta gure irakaslea izan zelako.




Utzi iruzkina: