Zikloak

No profile photo GURELprototype | 2011-03-07 18:36

Begoña Innobasquekoak pasa digu datorren asteko kronograma. Badakigu ordutegia. Dena prestatzen ari gara: zenbat joango garen, janaria noren kontu, jantzita nola aurkeztuko diren.

Beñatekin geratu gara gauzak lotzeko autobusa alokatzeko orduan. Elkarrekin joango gara. Hori oso ideia ona da. Giro polita edukiko dugu.

Bestetik aste hau berezia da, ihauterietakoa. Gaur, astelehena jai eguna denez guztientzako goiz eta arratsalde daude lanean.
Bihar, Jon eta Anderrek ere lanean segitzeko asmoa daukate.

Gaur, gainera, bloga gaurkotzeko lanetan sartuta gaude. Aspaldian argazkiak igo gabe geneuzkan eta bloga triste samar geraten hasia zegoen.

Eta egun gutxi falta dira lehiaketarako.
Irailan hasi ginenetik ordu eta egun asko joan dira tartean. Pisua sentitzen ote den galdetzen digu jendeak.
Eta erantzuna da bai.
Baina, gero, zalantza barik esan genezake, ibilbide aberatsa izan dela.

Azken orduetan baina, nekea sentitzen hasi gara. Idoiak dio urduritasuna dela, baina nik uste dut ziklo baten amaiera ere badela.


Utzi iruzkina: