Lehengo astean geratu ginen bezala, asteazken honetan gazteetako bakoitzak arazo bati ala biri buruzko ikerketa txiki bat egin behar zuen.Horrelako pausuak segitu beharra zegoen:- arazoa zein zen azaldu, nolako eragina daukan- egoera horretan dagoenik ezagutzen ote zuten azaldu eta gertuko zein kanpoko adibideak bilatu- argazki batzuk aurkitu arazoa zelakoa den ilustratzeko- elementu hauekin powerpointa prestatu.Asteazkenerako, Jonek eta Anderrek prestatuta zeukaten "beraien" arazoei buruzko powerpointak.Jonek tamainarekin arazoak zituztenak (txikiak ala handiak izateagatik) eta sonan...
Azkenean jakin dugu Beñat Irazabal irakaslea arduratuko dela Arizmendi-Ikerlan taldearen entrenatzaile izateaz. Jarri gara berarekin kontaktuan, beste gauza batzuen artean, harremana eta elkarlana bultzatzeko eta elkarri laguntzeko. Tipo atsegina da, informatikaria ikasketaz, eta ilusioa transmititzen duena.Laster, urriaren 20an, asteazkenean, Arrasateko San Viatorrera bisitatxo bat egitera joango gara. Horrela, bertako taldea ezagutu eta guk orain arte egin duguna komentatuko diegu. 16 urte ingurukoak dira Arrasatekoak eta adin tartea handia izan arren, espero dugu gureek...
Txomin Alkorta, KZGuneko buruarekin harremanetan jarri ginen aspaldi, baina ez zionez gure lehenengoko mezuari erantzun, telefonoa hartu eta berarekin berba egitea lortu genuen. Beste mezu bat bidaltzeko, bigarren hau gazteleraz, eta berak bideratuko zuela SPRIkoen diru laguntza.Astebete beranduago, urriaren 15ean, berriro deitu diogu eta datorren astean SPRIkoen erantzuna izango duela agindu digu. Ikusiko dugu oraingoan.Bestetik, Idoiak Fagorren bideratu zuen eskaerari buruzko erantzunik ez dugu eduki. Pena.Denbora aurrera doa eta ez daukagu ordenagailu portatil propiorik eta komeni ...
Txema arduratu zen mahai enkargatzeaz Eskoriatzako aroztegi batean. Eta prezio onean gainera (70 euro inguru izango omen da faktura). Egun pare batean egina zegoen eta larubatean Elexaldeko txokora ekarri zuten. "Astotxorik" ez dugu behar izan beste mahaien gainean jartzen dugulako. Pozik gaude, dagoeneko hasi gaitezke piezak eta robota bere joko eremuan "naturalean" erabiltzen.Antolatzaileek esan digute akaso mahaiaren ertzak altuagoak izan behar direla eta pentsatuko dugu nola konpontzen dugun. Txemak seguru irtenbide on bat aurkitzen diola!!
Prototype taldearen lehen pausuak ematen hasi ginenean, diru apurtxo bat lortu guran bigarren eskuko jostailu eta gauzak salgai jarri genituen Gatzagako jaietan. Oso esperientzia polita izan zen eta diru dexente eskuratu genuen.Orduan, GoiTBkoak etorri ziren eta gure gazteei elkarrizketa bat egin eta irudi batzuk hartuko zizkietan.Famatzeko bidean jarrita, zapatu honetan Goiena Telebistako kazetari bat etorri zen eta, duela bi aste, lanerako erabiltzen dugun Elexaldeko txokoan egon zen gurekin.Bideoa, argazki makina et guzti ibili zen. Gainera, asteazkenerako Goienako platóra joatekoak gara...
Eguaztenetan elkartzea erabaki genuenetik, gauzak arinago doaz. Astebarruan 5etan elkartzen gara eta zapatuetan moduan, ordu pare bat egoten gara lanean.Aurtengo frogetarako Lego pieza gehienak muntatuta dauzkagu. Ze ondo.Orain falta zaigu errobotarekin hastea. Eta hor, akaso entrenatzaileak gaude galduago, gazteek ez diote beldurrik. Errobotarekin hasteko desiatzen daude.
BILERA AKTA FIRST LEGO LEAGUE Akta zkia: 2 Data: Irailak 18 1. Partaideen gaurko rolak: - Kronikagilea: Xabier - Moderadore lanak: Jon 2. Orainarte egindakoa: - Azoka. mnmnmu da. o Lokala egokia ez ote dan beldur gara danok. o Gurasoen bloga sortuta dago: Erabiltzailea: leintzgatzagaprototype Pasahitza: 1998gatzaga - Kamiseta. o Fondoa: Verde mayo kolorekoa. o Nola egin: Eduk bere anaiari iradokizunak eskatuko dizkio. 3. Oscar Pistorious-i buruzko eztabaida - Oso eztabaida interesgarria izan da.
Irailaren 24an Zamudion bildu ginen aurtengo FLLko taldeetako partaideak, lehiaketari hasiera emateko.Guk azken orduan jakin genuen taldeko gazteak eta entrenatzaileak joatea komeni zela eta horregatik ez genuen denak joateko aukerarik izan (gainera eskola eguna eta orduak ziren!). Ander eta Edorta joan ziren Prototype taldearen izenean. Errepresentazio txikia baina DUINA!Han ziren, Euskalteleko egoitza nagusian aurtengo FLLn egongo diren 26 taldeak. Ez genituen ikusi Arizmendi-Ikerlan taldeetakoak, agian gurea bezalako arrazoiengatik ez ziren joan. Lehiaketaren fase desberdinak esplikatu z...
Bihar, irailaren 24an Innobasquek antolatutako formakuntza saio bat egongo da Zamudion. Talde desberdinetako partaidea (gazteak eta entrenatzaileak) gaude deituta. Idoiak ezin du eta Edorta joango da.Esan dutenez, First Lego Leaguen nondik norakoak eta aurtengo probari buruzko informazio asko emango digute. Gainera, iaz partaideak izan zirenen esperientziak ezagutuko ditugu.
2010eko irailaren 7an ordaindu genituen First Lego Leaguen izena emateko 712 euroak. Asko, ezta!Baina tira, proiektu polita izan daitekela pentsatuta aurrera egitea erabaki genuen.Ofizialki inskribatu aurretik ere hainbat pausu eman izan ditugu, hauek, labur labur esanda:- Ekainaren erdialdean gure artean berba egiten hasi ginen FLL honetan parte hartzearen inguruan. Galdera pila bat genituen baina antolatzaileei egiteko.- Ekainaren 30an Estibaliz Leon etorri zen Leioara Edortarekin berba egitera eta "mobidaren" nondik norakoak kontatzera.- Uztailar...