Mahai eta guzti

No profile photo GURELprototype | 2010-10-08 22:20

Txema arduratu zen mahai enkargatzeaz Eskoriatzako aroztegi batean. Eta prezio onean gainera (70 euro inguru izango omen  da faktura). Egun pare batean egina zegoen eta larubatean Elexaldeko txokora ekarri zuten. "Astotxorik" ez dugu behar izan beste mahaien gainean jartzen dugulako. Pozik gaude, dagoeneko hasi gaitezke piezak eta robota bere joko eremuan "naturalean" erabiltzen.



Antolatzaileek esan digute akaso mahaiaren ertzak altuagoak izan behar direla eta pentsatuko dugu nola konpontzen  dugun. Txemak seguru irtenbide on bat aurkitzen diola!!


Utzi iruzkina: