Tecnalia eta Gaiker: bisita gidatuak

No profile photo GURELprototype | 2010-10-29 11:03

Ikerkuntza aplikatua  egiten duten bi enpresa bisitatu genituen atzo Prototypeko Ander eta Edorta eta FLLn parte hartzen duten beste  bi talde bizkaitarrek.
Guretzago Tecnalia  bereziki interesgarria izan zen. Bertako langilea den Igonek eman zizkigun azalpen guztiak eta ikusi ahal izan genituen martxan dauzkaten proiektuak zeintzuk diren.



Beste batzuen artean, birziklaia, hidrogenoz dabilen kotxea, etxe domotikoa eta teleasistentzia azaldu zizkiguten.



Azkena oso  polita zen. Gabezi sensorialak dituen pertsona batentzako zenbat baliabide dauden ikusi ahal izan genuen: aparailuak pizteko, pertsianak  igotzeko, portero automatikoa erabiltzeko...baita emergentzia egoeretan laguntza  nondik jasoko duen jakiteko ere.





Zamudioko parke teknologikoan kokatuta dauden bi enpresa hauetariko bigarrenera joan ginen gero. Gaikerren, gehien bat mikrobiologia lantzen dute eta han zailagoa  zen gure proiektuetkin eta interesekin lotura aurkitzea. Edozelan ere, interesgarria izan zen jakitea nola ari diren minbiziaren kontrako tratamenduak, nanomedikamenduak eta horrelakoak aztertzen.





Utzi iruzkina: