Aurtengo lehen lan eguna

No profile photo GURELprototype | 2011-01-02 18:07

Urtarrilaren 2an egin genuen urteko lehen bilera. Oporretan bai, baina baita lanean hasita gaude dagoeneko!!

Zintzilik ditugun lanak errepasatu genituen: aktak, argazkiak...
Gero, informazioa trukatu: egingo ditugun lan saioak (Euskal Mapeko Mikel Lizarralderekin eta Enekaren lehengusuarekin) eta pendiente ditugun bisitaldiak ala elkarrizketak: Jon Alvarez, Fatronikeko Borja Bonail, Barakaldoko Asier Arranz...

Gainera, pentsatu dugu  robotaren diseinua eta programazioa gehiago landu behar ditugula. Horretarako Beñatekin eta Arizmendikoekin egon beharra daukagu. Derrigorrez.

Uste dut egunera jarriko garela laster eta lanean serio hasiko garela.

Prototype taldekoek Urte Berri Ona opa diegu irakurle guztiei eta 2011 muxu.



Utzi iruzkina: