Jendetzak bat egin du "Kirolhaerria"ren aldarrikapenarekin
Bost mila euskal herritar baino gehiagok egin dute bat Euskal Herriko Kirolarien aldarripanekin. Bete egin dugu belodromoa, babestu egin duzue "Kirolhaerria". Eskerrak eta zorionak eman besterik ez zaigu gelditzen Euskal Herriko Kirolarioi, eskerrak erakutsitako babesarengatik, eta zorionak gure aurreneko mugarria jartzeko egin duzuen lanagatik.
Euskal Herria lur zati bat baino gehiago da: Hizkuntza bat da: euskara. Jende bat: gu. Ohiturak eta harremanak egiteko modu bat: gurea. Eta, guri dagokigunez behintzat, jolasetatik hasi eta kiroletarako ibilbidean, osasunez, lehiatzeko grinaz, gozatzeko beharraz eta erronkak ezartzeko joeraz bizi garena: gure kirol mundua.
Kirolaren aniztasun honetan, bada batzen gaituen sentimendu bat... bai... bat_bi_hiru_lau edo zazpi, baina hemen dago. Eta hori... Euskal Herria da.
Guk, beste herri, nazio, estatu edo erakundeak errespetatuz, ez dugu pareko traturik jasotzen. Mugak ipintzen dizkigute, aitzakiak ere lepo, baina kirolariak gara, bihotz nekaezineko kirolariak, kementsuak, indartsuak, estrategak eta gainera... euskaldunak.
Milaka eta milaka urtez, belaunaldiz belaunaldi jasotako nortasunari eutsi nahi izan diogu. Hau hiltzen ez uztekoardura da gurea.
Estatuek botere ekonomikoa, legegilea, judiziala eta exekutiboa dituzte: materia, andana, alegia. Guk maitasuna, gogoa, grina, beharra eta nahiaren kultura ditugu; energia. Oraingoan, energia hau guri begira jarri, eta Euskal Herriaren «Botere Kulturala» eraikitzen hasi nahi dugu, kiroletik, gure herriareki- ko maitasunari lekua eginez, eta honela, munduari iruzurrik egin gabe, garen bezala azalduko gatzaizkio.
Euskal Herriko Kirolariok, gure beharretarako lantresna, lanabesa gure gustuko egitura, etxea gure hutsuneak betetzeko kutxa, eraiki nahi dugu. Guztion sormenaz eta la- naz aurrera aterako dena.
Gaurkoa lehen mugarria izan da. Baina bidea luzea da.
Bide hau aurrerantzean ere elkarrekin batuz, uztartuz, uztarri berean egin nahi dugu.Honaino heltzeko izan ditugun bide lagunei aipamena egin gabe ezin dugu gaurkoa agurtu: Hausnarketarako bidea ireki duzuen guztiei,KirolHaerria prestatzen eta aurrelanak egiten aritu zare- tenoi, zein gaur bertara etorri zaretenoi, edo etorri nahi baina etrortzerik izan ez dutenoi: ez esker hutsalik eta ezta ohorerik ere, zuei denoi, kirol-harri-herri-bihotzez...
Zorionak!
Hasi ziren, ari gara eta egin... egingo dugu!
Atxik kirolari!..., atxik herriari!
Euskal Herriko Kirolariak
Euskal Herrian, 2009ko abenduaren 27an
Iruzkinak
Utzi iruzkina: