Euskadiko Inertzia Kirolen Federazioaren V. asanblada

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-12-12 00:00

2009ko abenduaren 12an Euskadiko Inertzia Kirolen Federazioaren V. asanblada ospatu da. Bertan izan dira Euskadi mailako inertzia kirolen lau elkarteen ordezkariak.

 

2009 denboraldiaren balantzea egin da, Euskadiko Txapelketa 2010 osatuko duten frogak aukeratu dira. Euskadiko Federazioaren kontsolidazioaz hitzegin da, baita aseguruen balio eta tramitazioetaz. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzan, inertzia kirolak kirol disziplina moduan onartuak izateko dokumentazioa azaldu da eta tramiteak abiatzea onartu da. Euskal Herriko Txapelketaren sorrera proposatu da, horretarako Nafarroako Federazioarekin adostu beharrekoak aipatu dira.


Utzi iruzkina: