Busturialdeko hainbat pilotuk irabazi dute Euskadiko Inertzia Kirolen Txapelketa

goitibeherak 1456133400146 GOITIBEHERAK | 2009-09-22 00:00

Neumatikoetan Kortezubi Racing eta Errodamenduzkoetan, Foruko Mozolo izan dira irabazle nagusiak

Kirolak. Itsasne Madariaga

Bukatu da dagoeneko 2009ko Euskadiko Inertzia Kirolen Txapelketa, irabazleen artean Busturialdeko hainbat pilotu aurkitzen direlarik.

Iaz bezala, Neumatikodun goitibeheren kategorian, Kortezubi Racing izan da lehena. Zuek Pentseu forutarrak hirugarren geratu dira sailkapen nagusian eta Mundakako Kolpez Kolpe, berriz, laugarren.

Errodamentudun goitibeheren kategorian, Foruko Mozolo izan da Euskadiko Inertzia Kirolen Txapelketako nagusia. Gernikako Trugoilez, berriz, hirugarren postuan geratu da. Bakarkako errodamentudun goitibehera batekin, Roke gernikarrak lortu du laugarren lekua.

Eskualdeko zaletasuna

Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoek, bukatutzat ematen dute lehenengo denboraldia. Era berean, hemendik urte bukaera bitartean, Gauztegiz Arteagan, Goitibeheren munduaren inguruko ezagupenak emango lituzkeen eskola irekitzeko nahia azaldu dute.

http://www.busturialdekohitza.info/albisteak/56555/Eskualdeko_hainbat_pilotuk_irabazi_dute_Euskadiko_Inertzia_Kirolen_Txapelketa.htm

http://www.busturialdekohitza.info/paperekoa/2009-09-23/p00006009/Eskualdeko_hainbat_pilotuk_irabazi_dute_Euskadiko_Inertzia_Kirolen_Txapelketa._Kirola_Pneumatikoetan_Kortezubi_Racing_eta_errodamenduzkoetan_Foruko_Mozolo_izan_dira_irabazle_nagusiak..htm


Utzi iruzkina: