53 goitibeherak parte hartu zuten Muruetako goitibehera jaitsieran
Aurkeztutako goitibeheren kalitatea eta prestakuntza «gero eta hobea» dela aipatu dute antolatzaileek.
Joan den domekan, Muruetako goitibehera jaitsiera ospatu zen. Antolatzaileen esanetan, «marka guztiak apurtu dira eta Euskal Herriko leku ezberdinetako 53 goitibehera aurkeztu dira».
Nahiz eta, Muruetako jaitsiera arriskutsuenetakoa ez izan, istripu bat edo beste egon zen. Hala ere, antolakuntzatik esan dutenez, ez zen anbulantziaren beharrik izan.
Balorazio «oso ona»
Elkarteko lehenengo denboraldia bukatutzat ematen dute Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoek. Hauek adierazi bezala, «oso argi geratu da eskualde honetan, dagoen goitibeheren inguruko zaletasuna». Bestalde, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoek burututako lanari esker, lehenbiziko aldiz, Euskal pilotuek Espainiako Openean (Espainiako Txapelketa) Euskal Herriko Selekzio moduan parte hartu dutela gaineratu dute.
Udan, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoek bazkide kaptazio kanpaina jarri zuten martxan Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioa sortu ahal izateko, guztira, beharrezkoak zituen 500 bazkide lortzeko. Elkarteko ordezkari batek azaldu duen bezala, 400 bazkide baino zerbait gehiagoren babesa lortu dute dagoeneko.
Hortaz, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoen helburuekin bat egiten duten guztiei elkarteko bazkide egiteko deia luzatzen die ordezkariak.
sailkapena
Mailaz maila
Pneumatikoak G-1/G-2.
Zuek Pentseu 38,81 (40,93/38,81)
Burdinezko errodamentudun handiak.
La Mella 49,52 (50,03 / 49,52)
Egurrezko errodamentudun handiak.
Erroi Racing 51,83 (51:83 / 52,88)
Errodamentudun txikiak.
Roke 1:02,28 (1:04,99 / 1:02,28)
Golfo-3.
Kaiser 49,38 (49,51 / 49,38)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: