28 lagun batu ditu eskualdeko lehenengo goitibehera eskolak
Gautegiz Arteaga ›› Inertzia kirolen elkarteko kideek azaroaren azken bi asteburuetan eman dituzte eskolak. GORANE BARRENETXEA. HITZA Joan den hileko azken bi asteburuetan Inertzia Kirolen Elkarteak lehenengo goitibehera eskola egin zuen Gautegiz Arteagako Aretxederreta kultur etxean. Ikastaroa doakoa izan da eta, guztira, 28 ikaslek parte hartu dute eskoletan. Teoria eta praktika Eskualdean egin duten lehenengo goitibehera eskola horren irakasleak Jon Astui Euskadiko federazioko presidentea eta Alberto Fernández goitibehera gidari eta mekanikari nafarra izan dira. Hilaren 21ean goitibeheren alde teorikoa azaldu zuten, goitibeheren historia, arauak, segurtasuna, modalitateak eta goitibeherak nola egin eta nola hobetu daitezkeen azaldu zuten, besteak beste. Aldiz, azaroaren 28an praktikaren txanda izan zen. Ikasleek goitibehera guztien aurkezpena, manejuaren azalpenak eta egin daitezkeen trikimailuak ikasi zituzten jardunaldi praktiko honetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: