Gezurraren koloreak

Aizturraren hotsak isiltasuna urratu duela sentitu duzu, eta barre-algarak gero. Aurreneko xerloa zorura bidean erori dela iruditu zaizu, malko ezin geldituzkoa masailean behera. Bakarrik zaude sofan jarrita, josten ari zaren izara erosi berria doiki argitzen duen lanpararen azpian. Telebista duzu lagun bakarra. Ileetatik atzerantz tira egiten dizutela begitandu zaizu, begiak zabaltzeko garrasi, "urdanga alea!", ez ahazteko aurrean dituzun gizonen aurpegiak, "egungo gurutzatuak ditun, Espainia askatzera datozenak".     Auto bat heldu da... Guinguetara. Edo Esterrira edo... Zer axo...


Eskerrak eta desiorik onenak adierazteko baliatu ohi dira zabaltze-ekitaldiak, ongi etorria emateko. Bego hori guztia.   Ahotsenea, baina, nolabaiteko izaera alternatiboa du niretzat, hala jaio zen eta hala bizi beharko luke gaur-bihar ere. Horregatik, aukera baliatu nahi dut nireak ez diren gogoetatxo bat eta hiru saridunen arteko elkarrizketak zuekin konpartitzeko.   Gogoetatxoa.   Irati Jimenezen hitzak, lehendabizi:   “Diotenez,  %15 inguru gara emakumeak euskal literaturan.” “Zer pentsamendu bitxi eta ulertezinak daramate horrenbeste jende, daramate horrenbeste...


Lehengo astean Elkarrek zabaldu du liburu-denda bat Getxon. Inaugurazioa zela-eta bertan parte hartzeko aukera eman zidaten eta testu bat prestatu eta han irakurri nuen. Hau da: Has nintekeen Francisco Umbral zenak Mercedes Milaren programa hartan bezala: “Yo he venido a hablar de mi libro”. Baina ez dirudi horretarako deitu nautenik.   Eta egia esateko, sorpresa bat ere azaldu nahiko nuke: Ez dakit liburu-denda baten inauguraziora idazle bat gonbidatzea ideiarik onena den; aukeran, eta nire esku izan balitz ekitaldi hau antolatzea, nik irakurle bat gonbidatuko nukeen. Ez da gonbitea n...


Solsona

gezurrarenkoloreak 1456133244156 Gezurraren koloreak | 2011-06-28 20:06

Jolas bat egiten dugu autoan bidaiaren luzea laburtzeko: beste autoen matrikuletako letrez hitzak osatzea. Pasa den asteburuan TEP Pirinioetako Idazleen Topaketak izan ditugu Solsonan (Lleida), XVIII.ak, eta topaketon espiritua adierazteko udalerriaren izenarekin jolastu nintzen larunbateko liburu-aurkezpenean: hitzak sortu beharrean, hitza zatikatu eta euskarara ekarrita, sentitzen dudanaren esanahia adierazi. SO/LS/ONA 'So', 'so egin', 'soa', eta hori da topaketa hauetan gehien erabiltzen ditugun zentzumenetako bat (bestea entzumena da, dena katalana da-eta gure inguruan). So egiten...


Aitortu behar dut, penaz bada ere, zutaz ia ahaztuta nengoela. Normala begitantzen zait, badira hamabost urte baino gehiago zure berririk ez dudala eta. Atzo, baina, Bilboko Escolapios eskolan, 10 urteko neskatila batek zutaz galdetu zidan: - Ez al zuen Izeko Isabelek Blacky maite? Telebistako futbol partidetan esaten ikasi genuen bezala, jokoz kanpo harrapatu ninduen: Izeko Isabel? - Bai -esan zidan-, Blacky harena da, baina albaiterorenera eroaten dutenean ez du ezer esaten, ez du hura salbatzeko ezer egiten... Ez al zuen maite? Eta orduan gogoratu nintzen zurekin, izeko Isabel....


Aita dut gogoan, goizeko bostetan karrajotik komunera doan irudi nekatu esnatu berria, lanera joan aurreko zerak egitera. Laster altxatzekoa naiz neu ere, Gasteizko fakultatera ikasle bidaiari diruz lagundua naizen hau. Gogoan dut nire bidaideen haserrea, Bizkaiko Aldundiak bertan behara utzi zituen eta Gasteiza eta Donostiara autobusez ikastera joaten ginenontzako diru laguntzak, haserre eta borroka gogor bati ekiteko gertu. Egun batzuk geroago Leioako Errektoretza okupatu genuen. Hogeitaka egun eta gau eman genituen han, Aldundiaren laguntzak berriz indarrean jar zitzatela gure leloa. Ai...


Mahaiaren gainean ezarri ditut zenbait liburu, aurten irakurritakoak dira. Zerrendatu nahi ditut eta aurtengo ariketaren azterketa egin, liburuek ere ni egiten nautelakoan. Memoria kolpez joango naiz aurrera, zerrenda osoa inoiz osatuko dudan jakin gabe, eta puntuz puntu apainduko dut unean uneko inpresioa, halabeharrez aldakorra izan behar duena, zerrenda luzatzen den heinean alde batera edo bestera aldatuko dena. Hamar bat etorri zaizkit kopeta atzeko anabasera lehen ariketa honetan, ordena jartzeko ahalegin urte amaierako honetara: Tom Sharpe Wilt no se aclara Paul...


Bihar, azaroak 24, Artxandape ikastolara joango naiz. Ikasturte honetako lehen saioa izango da irakurle ikasleekin. Ondo prestatuta heldu nahi dut, behinola hango irakasle batek esan zidan bezala: "Zapatak ondo garbituta". Ikastolako atera heldu eta irakasleak ongi etorri egin orduko konturatu ginen eskuan neraman liburua ez zela haurrek irakurritakoa. "Ez arduratu", esan zidan, "inportanteena jendaurrean agertzen dugun jarrera da; zapatak ondo garbituta agertu behar da". Horrela heldu nahiko nuke, niregandik espero duten neurria emateko gertu.   Ibaizabal argitaletxearen eskutik noa. ...


«Joan zitzaigun Juan San Martin, baina idatzita utzi zigun ondarea itzela da. Zirikaden artean, interprete lanari buruzko hau: "Behin plaentxiatar bat eta eibartar bat, Madrilera juan ei ziran tratu kontuko biaje batera. Ostatuan sartu ziranian, baztartxo batian arpegi ezauneko bat ikusi zeben prantsez antzerako bikin berbetan, eta esan zetsan plaentxiatarrak eibartarrari: - Hi, hori hor dagon-hori, eztok-pa eibartarra? - Bai, hori etxe honetan interprete dagok. - Da, zer dok hori? - Ba -diño eibartarrak-, horrek inglesakin ta prantzezakin doianian, batak esatetsan guztia bestiari kontatze...


Ohitura falta izango da agian, baina gaur esperientzia berria izan dudala aitortu gura dut. Orain arte eskola batera hurreratu naizenean, aurrez aurre izan ditut nire liburu baten irakurleak, beti izan dituzte prest halako edo holako galderak (batzuetan paper zatietan hala edo hola zirriborratuak; besteetan, aurkezle fin batek behar bezala antolatuak), beti ezagutu izan dute nire lana. Gaur ez. Gaur El Pilar ikastetxera joan naiz betekizun berri batekin: "Ikasleak zure liburua irakurtzera ekarri behar dituzu, motibatu, nolabaiteko harra sortu". Hogeita bost neska-mutil eta irakasle bat...