Gezurraren koloreak

Hala dio Josune Muñozek: "Literatura kanonikoa, maisulanak -ez maistralanak-, adibide gisa jartzen diren liburu unibertsal horiek, gizonen liburuak dira. Eta gainera, ez edozein gizonenak. Gizon hori zuria, anglosaxoia, heterosexuala eta burgesa izan da gehienetan, eta jakina, gaiak, erak eta gainontzekoak beraiek ezagutzen dituztenak eta haien interesekoak izan dira. Emakumezkook ez dugu tokirik hor, objektu gisa baino ez." "Euskal kanona gizonezkoa, gipuzkoarra, narratzailea eta politikoki epela da. Eta hori ez diot nik, beste baten hitzak dira. Eta, jakina, gu hori ez garen neurrian ez g...


Hala dio Jon Benitok 2010eko urtarrilaren 3ko BERRIAn: "Egilea bizitakotik eta esperientziatik abiatzen da. Eta bere istorioa kontatzen du. Zertarako? Memoria ordenatzeko edo gertatutakoa ulertzeko edo hori guztia adieraztera emateko irakurleari. Horretan datza literaturaren jokoa, gogoratzen? Ez dakit nork esan zuen literatura Ni-aren aurkikuntza etengabekoa zela". Lehorreko paterak idatzi nuenean Europara etengabe heltzen ziren afrikarrei buruzko albiste beltzek sortzen zidaten egonezinak eraginda izan zela kontatu nuen. Albiste beltzek esan dut, pateraz Europara heltzen diren pertsonen h...


Sarri askotan gertatzen zait besteren hitzetan hobeto islaturik ikustea nire pentsamendu iluna, besteek nire izenean hitz egitea izanez gero, gauzak argiago azalduko nituzkeela pentsatzea. Halako zer edo zer sentitu nuen Jon Benitok2010eko urtarrilaren 3an BERRIAn literaturaz idatzitako irakurri eta gero. Hona Jonen zenbait lerro, neureganatu, hausnartu eta, azkenean, zuei ekarriak: "Ez al da zoragarria? Paperezko orri batek, zenbait hitzek, hauen esanahi eta esateko moduak eta marrazki batzuek, hezur haragizko makina bat harritu eta hunkitzeko gaitasuna dute. Horretan datza literaturaren j...