Kategoria: izaroko
Aitortu behar dut, penaz bada ere, zutaz ia ahaztuta nengoela. Normala begitantzen zait, badira hamabost urte baino gehiago zure berririk ez dudala eta. Atzo, baina, Bilboko Escolapios eskolan, 10 urteko neskatila batek zutaz galdetu zidan: - Ez al zuen Izeko Isabelek Blacky maite? Telebistako futbol partidetan esaten ikasi genuen bezala, jokoz kanpo harrapatu ninduen: Izeko Isabel? - Bai -esan zidan-, Blacky harena da, baina albaiterorenera eroaten dutenean ez du ezer esaten, ez du hura salbatzeko ezer egiten... Ez al zuen maite? Eta orduan gogoratu nintzen zurekin, izeko Isabel....