Euskalduna borrokan
Aita dut gogoan, goizeko bostetan karrajotik komunera doan irudi nekatu esnatu berria, lanera joan aurreko zerak egitera. Laster altxatzekoa naiz neu ere, Gasteizko fakultatera ikasle bidaiari diruz lagundua naizen hau. Gogoan dut nire bidaideen haserrea, Bizkaiko Aldundiak bertan behara utzi zituen eta Gasteiza eta Donostiara autobusez ikastera joaten ginenontzako diru laguntzak, haserre eta borroka gogor bati ekiteko gertu.
Egun batzuk geroago Leioako Errektoretza okupatu genuen. Hogeitaka egun eta gau eman genituen han, Aldundiaren laguntzak berriz indarrean jar zitzatela gure leloa.
Aita dut gogoan, arratsaldeko bost t'erdietan autoa hartu eta nire bila joaten zen Leioara, 6etatik 10ak arte AEKn eman behar nituen eskolekin ere bete nitzan. Gero, euskalgintzarekikoak ondo eginak, ostera ere errektoretzara, aita nekatua ondoan.
Deustun lan egiten zuen, jostun, beste bi bazkiderekin orduko krisiari aurre egiteko apostu batean: garai bateko enpresak behea jo, langile guztiak kalera, enpresa itxi eta auzi luze baten ostean epaileak langileei enpresaren tresnak eman ostean haien kontu jarriak. Irurena.
Egunero kontatzen zidan egun hartako enfrentamendua: borrokan zen Euskalduna, Deustuko ontziolarik garrantzitsuena eta sarriak ziren langileen eta polizien arteko liskarrak: tiragomak eta torlojuak, langileek; ke-poteka, goma-pilotak eta balak, poliziek. Gero, gure borroka txikiko besuan ere, gurasoak Euskaldunan zuten lagunen lekukotzak entzuten genituen erretoretzako eskaileretan. Borroka-eredu bat izan zen Euskalduna gutako askorentzat; borroka-eredua izan ziren gure gurasoak.
Gotzon Barandiaranen Errotik hartu dut.
Iruzkinak
Rozio (Egizukoa) 2011-01-14 22:34 #1
gabon, IƱaki, Errotik liburua Irakurzaleen txokoan proposatuko dugu aurten, eta Gotzon gonbidatuko, esango dizugu :)

gero arte!

Rozio 2011-01-19 19:30 #2
Hemen nago berriro, Gotzonekin berba egin dugu eta martxoaren 3an etorriko da Aldai patronatura, hitzordua prest!

Gero arte

Utzi iruzkina: