Aitortu behar dut, penaz bada ere, zutaz ia ahaztuta nengoela. Normala begitantzen zait, badira hamabost urte baino gehiago zure berririk ez dudala eta. Atzo, baina, Bilboko Escolapios eskolan, 10 urteko neskatila batek zutaz galdetu zidan: - Ez al zuen Izeko Isabelek Blacky maite? Telebistako futbol partidetan esaten ikasi genuen bezala, jokoz kanpo harrapatu ninduen: Izeko Isabel? - Bai -esan zidan-, Blacky harena da, baina albaiterorenera eroaten dutenean ez du ezer esaten, ez du hura salbatzeko ezer egiten... Ez al zuen maite? Eta orduan gogoratu nintzen zurekin, izeko Isabel....


lagunei eskainia

5
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-24 00:00

Lagunak...Zer dira lagunak bizitzako altxorra baino?Amonak txikitan  lagunak ondo zaindu behar nituela esaten zidan. Lagunak bizitzan zehar garrantzitsuak izango zirela eta. "Ondo zaindu bihar diaz zeozer bihar izan ezkero, aldamenian eukitzeko. Familixia bezela. Eta hasarrau ezkero, ahalik eta azkarren aixkiretu bihar zarie. Alkarri barkamena eskau ta aixkiretu."Zahar hitz, zuhur hitz esan ohi da.Zalantza dut amonak esandakoa ondo betetzen ari naizen...Lagunak zaintzen al ditut? Behar den besteko kasua egiten al diet? Behar den beste aldiz esaten diet maite ditudala? Behar bestetan eg...


Eukitzea zer ona den jakin ohi du ez duenak;duenak ez daki zein gauza on dituen galdu arte;galdutakoan konturatzen gara izan genuenaz...Duguna da gure altxorra,zertarako ibili beste ezeren bila?


Azken iruzkinak