Gu, alkaueteok
«Joan zitzaigun Juan San Martin, baina idatzita utzi zigun ondarea itzela da. Zirikaden artean, interprete lanari buruzko hau: "Behin plaentxiatar bat eta eibartar bat, Madrilera juan ei ziran tratu kontuko biaje batera. Ostatuan sartu ziranian, baztartxo batian arpegi ezauneko bat ikusi zeben prantsez antzerako bikin berbetan, eta esan zetsan plaentxiatarrak eibartarrari: - Hi, hori hor dagon-hori, eztok-pa eibartarra? - Bai, hori etxe honetan interprete dagok. - Da, zer dok hori? - Ba -diño eibartarrak-, horrek inglesakin ta prantzezakin doianian, batak esatetsan guztia bestiari kontatzen jetsak. - Eta horri zelan deitzen detsela esan dok? - Interprete. - Ba, guk, Plaentxian, holakueri 'alkauete' deitzen jetsagu."» Oier Araolaza: «Izurri berria, berria izurri». Argia, 2025. zenbakia (2006-01-29).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: