Ezaguna da, soberan, gau gogor bat izan ondoren, jai testuinguruan eta edandako alkohol kantitatea nahiko handia izanda, hurrengo egunean gure alboan egoten den lagun "maitagarria" ajea izaten dela. Biharamunen sintomarik ezagunena buruko mina izan ohi da, hala ere, pertsonaren araberako gauzak direla esan beharra dago, norberak bere puntu ahulak izaten dituelako. Nire kasuan tripetan eta eztarrian eragiten dit gehien. Urdaila ahul samarra daukadanez, gehiegikeria horiek egitearen ondorioa gau nahasia izatea da normalena; nire ustez ajearen parte txarrena da. Bigarrena oso ezangur...
Pasa den larunbatean izandako gaujaiari buruz hitzegitea pena merezi du benetan. Futbol taldekoek elkar ateratzen garen bakoitzean parranda ona ziurtatuta dago, gainera aurten, uste baino mozkor gehiago ditugu gure talde gaztean. Hasteko, Deustoko Zubiaren azpiko eskaileratara joan ginen litroak edatera. Taldeko batekin hiru litro ardo erosi nituen, zoramena. Kriston erritmoa hartu genuen eta besteak lehendabiziko edalontzia edaten ari ziren bitartean, guk, zegoeneko, bigarren brik-a irekitzen ari ginen. Ondoren, Udaltzainak etorri ziren multa jartzeko intentzioekin, baina guk ziztu bizian ...
Igandea da, atzoko eguna oroitzen: Gaueko 9ak dira, aste osoa eman dut egun honetan pentsatzen. Dutxa hartu dut, arropa jantzi, makillajea... banago, polit polita. Gaur itxura ona emango dut, alkohola pixkanaka pixkanaka hartu eta kontrola jarriko diot gauari. Trago bat, beste bat...Hasierako itxura ona ematen ari naiz, dena ondo, gustoko dudan mutila une oro begiratzen nau, emandako makillajea gaueko garailea aterako da!! Joe, jendea begiratzen dut eta arraroa dago: txorrada gehiegi egiten, barrezka, alde batetik bestera mugitzen dira... gutxi edan dudala izango da.. jo...
Gauean ateratzen hasi nintzenerako 16 urte nituen, edaria lehenago probatu nuen arren (gabonetan txanpaia ....), edaten hasi eta lagunekin diskoteketara joaten 16 urterekin hasi nintzen, agian batzuentzako beranduegi, baina beno nik horrela erabaki nuen. Atera nintzen lehen egun hori lagun artean erabakitakoa izan zen, kurtso amaierako festa zen eta ikastolako dantzaldian egon ondoren, nire hiriko zentrura jeistea erabaki genuen. Egun horretaz dudan oroimen guztiak onak dira, kriston ondo pasatu nuen nire lagunekin dantzatzeko toki berriak deskubrituz. Egun horretik aurrera, lar...
Mao Mao Beach du izena gehien gustatzen zaidan diskoteka. Beraz, joaten naizen bakoitzean festa dexente botako dudalaren ideiarekin prestatzen naiz. Egun horretan ez zuen euririk egin eta polit polita jarri nintzen nire apaingarri guztiekin. Momentua heldu zenenan nire kalimotxozko bi litroak hartu nituen arazorik gabe, deskontrola hasi zen. Burua bueltaka, barreak, kordinazio eza.. beno betikoa. Diskotekan sartu nintzen eta nire abesti gustokoenak dantzatu nituen, ze ondo, gauzak ezin hobeto daude. Jende ezaguna hemenik, hortik... eta faktore horrek nolabait&...
Batzuetan edaria dela eta oso sentsiblea jartzen zara, batzuetan ere jendearekiko pizten zaizun maitasun hori nahiko astuna bihurtzen da, baina hala ere, batzuetan esan dugun bezala, edariaren efektuak kontrolagarriak direla uste dugun arren, gure barnean badakigu kontrol hura menperatzeko zailtasunak ditugula. Hitzegindako maitasun gainezka honek arazo pare bat ekarri dizkit behin baino gehiagotan, hala ere gehiegi edaten dudanean saiatzen naizen arren azaleratzen den sentimendu hau benetan kontrolatzeko sailtasunak ditut. Behin maitasun honek gainezka egin zuen baina oso modu n...
Opor aroa zen eta lagun taldea Granadara joan ginen egun batzuk pasatzera, zehazki Almuñecar herrira. Egundoko parrandak egin genituen, bazirudien gau horietako bakoitza geure bizitzako azkenengoa izango zela. Gaizki gogoratzen ez badut, bertan pasatzen genuen azken gaua zen, neure bizitzako jausirik barregarriena gertatu zen gaua. Goizeko bostetan hoteleko gelara heldu ginen lau lagun, lo egiteko intentzioekin, nahiz eta azkenean horrela ez izan. Hiru lagunak pijama janzten ari ziren bitartean, leku batetik bestera nenbilen ni, hurrengo egunerako ekipajea prestatzen, azken ...
15 urte nituen, ez nago oso ziur... ez dut oso ondo gogoratzen. Beti bezala, 4etan geratu ginen "litroak" edateko eta gero Berangoko diskoteka batetara joateko, Image. Baina berriro ere... Andrea berandu heldu zen eta litroak edan behar genituen. Lagun baten kotxean leku bat lortu nuen eta metroaren bidai luzea ekiditu nuen. Hala ere, oso goiz joan behar ginen eta ez genuen denbora lasaitasunez edateko. Beraz, faktore guzti hauek batzen baditugu.. 10-15 minututan ia ia kalimotxozko bi litro edan nituela (...urteen inkonszientzia...), kotxean kar kar hemend...
Horrela egiten dut erortzen naizen bakoitzean, auuuu! otsoen antzera. Gauak, oraindik ezagutzen ez dudan arrazoi misteriotsu batengatik erorketak izateko uneak dira. Seguruenik, edariak bultzata edota parrandan ateratzeak sorrarazten duen alaitasunaren ondorioz, gure oinak askotan ahateen antzerakoak bihurtzen dira, eta kaleko edozein elementu, edota lurra berak, oztoporik gabeko munduko erorketa barregarrienak sorraraz ditzake. Gau hura ez zen berezia izan, ondo pasatu genuen baina ez zen gogoratzeko gau horietariko bat izan. Goizeko bostak ziren, dagoeneko taberna guztiak itxita...
Jausiekin jarraituz... Gau zoro horietako bat izan zen, edaten eta dantzatzen eman genituen horietakoa. Denbora oso azkar igarotzen zen eta lokal guztiak konturatu gabe ixten zizkiguten: "Kanpora, ez al daukazue etxerik ala!". Hori dela eta leku batetik bestera jo behar genuen. Zabalik zegoen pub horietako bidean gindoazen. Oso bide aldapatsua zela gogoratzen dut eta bustita zegoen. Aldaparen goikaldean denbora luzean ikusi ez nuen lagun bat bistatu nuen, eta korrikan abiatu nintzen harengana. Pelikula bateko ezsena zirudien. Momentu majikoa zebrabidea igaro beharreko momentu...