Gau gogorraren emaitzak
Ezaguna da, soberan, gau gogor bat izan ondoren, jai testuinguruan eta edandako alkohol kantitatea nahiko handia izanda, hurrengo egunean gure alboan egoten den lagun "maitagarria" ajea izaten dela.
Biharamunen sintomarik ezagunena buruko mina izan ohi da, hala ere, pertsonaren araberako gauzak direla esan beharra dago, norberak bere puntu ahulak izaten dituelako. Nire kasuan tripetan eta eztarrian eragiten dit gehien. Urdaila ahul samarra daukadanez, gehiegikeria horiek egitearen ondorioa gau nahasia izatea da normalena; nire ustez ajearen parte txarrena da. Bigarrena oso ezanguratsua da nire kasuan, hurrengo egunetan daukadan ahots-galeragatik batez ere. Ajea izanda, gertatu daiteke egun osoan jateko gogorik ez izatea edo guztiz kontrakoa, alegia, denbora guztia hozkailuaren aurrean ematea. (azken hau nire kasuan normalena izan ohi da). Egutegian gorriz markatzeko aje egunak ere izan ditut, ikaragarriak. Egun osoa botaka eta kaka egiten igarotakoak. Ez da oso ohikoa izaten, baina kontuz! gertatu egiten denean ez ahaztu komunetik gertu egotea!
Gogorrak dira bai gau jaien biharamunak, oso gogorrak. Festaren beste aurpegi bat dira, ezkutukoa, baina beti presente dagoena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: