Nire bloger-laguneen agurra irakurri ondoren ez nagoela bat ere ados adierazi nahi dut. Zergatik esan behar dugu aio? oraindik farra asko botatzeko denbora dugu eta beraz, blog honetan gure esperientzia ahaztezinak kontatzeko grina jarraitzeko errebindikazio hau egin nahi dut! Bloga urte askotan zehar jarrai dezan!Nolabaiteko agurra izan daiteke eskoletako ebaluazioa amaitzen delako. Hala ere gure gauetako izpiritu zaguzarra bizirik dirau, betirako. Horregatik blog honetan idatzi nahi duen edonorri ongietorria ematen diogu. Esperientzia berriak kontatzeko eta konpartitzeko gogoak zabalarazi...
Blogean egindako azkenengo sarrera da honako hau. Plazer handia izan da lauhileko honetan zehar hirukote errebeldeare, alegia, Nerea, Andrea eta hiruron gaueko abenturez idatzi izana. Asteetan zehar gure bizitza laburrean zehar gertatutako istorio, pasadizo eta ezustekoez aritu ostean, bakoitzaren perfila egituratzeari ekingo zenukete zuetako batzuek. Hori da datozen lerroetan egingo dudana: Nerea: Alferra baino "loti ederra" izango litzateke neskato hau deskribatzeko adjektiboerik egokiena. Badirudi, batzuetan parranda egiteko ere gogoaren txutea sartu behar zaiola. Urdail ahulek...
Blog honetan idatziko dugun azkenengo astea izanda, guztiz amaitu baino lehen, argitu beharreko gauza batzuk dauzkat, baita gomendio batzuk emateko beharra ere. Hemen kontatu izandako zenbait istorio, desfasatua edo agian errealegiak izan dira, baina gauaren mundua horrelakoa. Gu bakarrik, edozein gazte asteburuetan bizi dezakeen adibideak plazaratu ditugu, baino gauaren ezaugarri ilunenak, benetan ateratzeko eta festan egoteko behar anitzak dituztenak soilik ezagutzen dute. Hala ere batzuetan lagunekin edaten ondo pasatzen dutenentzat, oinarrizko bost legeak ezagutza beharrezkoa dute esan ...
2008ko gabon gaua ez zuen, aurreko urteekin konparatuz behintzat, aparteko berezitasunik izan. Ondo pasa nuen, bestetan esan dudan bezala gau ezberdina delako. Hasieran betikoa. Etxean familiako kideak batu eta sekulako afaria egin genuen. Betidanik txanpaina edan ohi dut afaltzean baina aurten aitak kalimotxoa edatea eskaini dit, "gaztearen" itxurak egitearren edo. Egintza honek gaua alaitu egin zuen eta ni ere bai, mahatsak jan ondoren amak begi arraroez begiratzen ninduelako gainean neramatzan mozkorragatik. Herriko udalak, gabon zaharrean, Mungiarako autobusak antolatzen ditu ...
Urtarrila, abstinentziaren hilabetea. Urduritasuna, itomena, nekea... arrazoi bakarra: azterketak. Giroan nabaritzen da ze nolako egunak izaten ari diren, nazkagarriak. Urte osoa ematen duzu esaten "mesedez larunbata heldu behar da"; eta orain esaten duzuna da "mesedez ezin da larunbata izan, denbora gehiago behar dut". Erlojuak gelditu nahi dituzu, edo kontrakoa, gehiegi bizkortu ahalik eta azkarren pasatzeko azterketak. Hilabete guzti honetan zehar, gorputzaren urteko garbiketa egiten da. Larunbatak astelehenak dira, diferentzia bakarra klaserik ez dagoela da. Baina egunaren parte handi ...
Gabon Zaharraren urrengo eguna. Goizeko 9etan iritsi naiz etxera, eta noski arratsaldeko zapitan esnatu naiz, atzo gertatutakoaren erdiaren erdia oritzen dut eta lagun bati deitzen diot zerbait argitu didalaren esperantzarekin. Lagunarekin hitzegin ondoren gauzak burura etortzen hasi zaizkit. Egia da, atzo gauean zapatek ematen zidaten minaren ondorioz, kendu egin nituen, baina dantzalekutik oinutsik ibili nintzen? hori ez dut gogoratzen. Amak deitu egin dit, zerbait falta da atzo erabilitako arropen artean. Kaka! atzo lehen aldiz ipinitako txaketa ez da agertzen,joder, ze desastre n...
Zer egin dezakegu? gabonak baino lehen bi hilabetetan zehar ezer ez jan gabe egotea... dieta gogorra egitea urtarrilean..konturatzen bagara, ez dira bakarrik prestatzen diren afari dexenteak (hauetan bi eguneko janaria egiten dugu) baizik eta egun osoan ematen dugun denbora "pikoteoa" egiten: turroia, bonboiak, polboroiak.. eta honekin batera edaten dugun xanpain kopurua. Nire kasuan gero eta janari gutxiago prestatzen ditugu, gero eta resaka gehiago daudelako, azken urteotan ez gara altxatu 2 ordu lo egin eta gero eta beraz, janaririk ez egitea adostu da. Dieta ona izan daiteke hori...
Uste dut guztiok ados egongo garela urteko azken gaua, guztien artean desfasatuena dela. Poztasuna inguru guztietatik somatzen da, ezagutzen ez dituzunei ere urte berri ona opa egiten diezu. Konfidantza hori gau horretan bakarrik gertatzen da, guztiok alaitasunaren "txutea" jasotzen dugu nolabait. Gau horren aurreko egunetan urduritasuna nabaritzen da lagunen artean. Ilusio handia dago bertan erabili egingo diren soineko, zapata edo bestelako arropekin. Azkenenan, abenduaren 31 heltzen denean presaka ibiltzen gara prestakuntzekin bukatzeko. Ze poza! Gure planen artean ere urteko mozkorrik h...
Larunbata da, bi egun barru urte berriari sarrera emango diogu. Denak alai eta pozik daude. Gutxi falta da. Azken urte honetan egindakoaz oroitu eta erreflexionatzea momentu aproposa. Esan bezala, urtero gabon zahar eguna gerturatzen doan einean, urte osoan zehar egindakoa eta egin beharrekoak gogoratzen ditugu, aurreko urtean gehiago egingo ez genituen promesak bete ez ditugula edo ikasi beharreko ingelera edo egingo genuen kirol pila hori egin ez dugula jakin badakigu. Honekin batera ere, hartutako mozkorraldietan egindakoak eta urrengo egunetan jasandako lotsa ere&nb...
Parrandak egiten ditugunontzat jai egunak bi izaten dira normalean, ostiralak eta larunbatak. Lehenengoek giro aparta izaten dute, hala ere, batzuetan "light" samarrak izaten dira Bilbon, badirudi jendeak indarrak hurrengo egunerako gorde nahi dituela. Larunbatetan, berriz, gaugiro itzela bizi ohi da, baina trabak ere baditu, jende gehiegi, batez ere, haur gehiegi. Ostegunei ere aipamen berezi bat zor diegu. Ikasleen gauak dira, unibertsitateko ikasleen gauak. Nahiz eta itxuraz dibertigarriak iruditu, giroa oso goiz amaitzen da, beraz, gustokoago ditut beste biak. Baina gai h...