Oroimen faltak

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2008-01-03 12:38

Gabon Zaharraren urrengo eguna. Goizeko 9etan iritsi naiz etxera,  eta noski arratsaldeko zapitan esnatu naiz, atzo gertatutakoaren erdiaren erdia oritzen dut eta lagun bati deitzen diot zerbait argitu didalaren esperantzarekin. Lagunarekin hitzegin ondoren gauzak burura etortzen hasi zaizkit. Egia da, atzo gauean zapatek ematen zidaten minaren ondorioz, kendu egin nituen, baina dantzalekutik oinutsik ibili nintzen? hori ez dut gogoratzen.

Amak deitu egin dit, zerbait falta da atzo erabilitako arropen artean. Kaka! atzo lehen aldiz ipinitako txaketa ez da agertzen,joder, ze desastre naizen. Orain gogoratzen dut, botaka egiten hasi nintzen, egia da, lagun batek ekarri zizkidan, poltsoa, txamarra eta txaketa madarikatua, baina zer egin nuen txaketarekin, nork daki!.

Ohetik altxatu bezain laster dutxara nihoa, eta garbitzen ari naizen einean bizkarrean itsatsirik, dohaineko edari baten ticket-a aurkitzen dut. Atzo zer egin nuen pentsatzeari utziko diot, hoberena izango da eta beti bezala, gauza berdina gertatzen zaidanean bezala nire buruari hau ez da berriro errepikatuko esango diot. Oraingo honetan espero det benetan  horrela izatea.


Utzi iruzkina: