Igandeak ere...
Parrandak egiten ditugunontzat jai egunak bi izaten dira normalean, ostiralak eta larunbatak. Lehenengoek giro aparta izaten dute, hala ere, batzuetan "light" samarrak izaten dira Bilbon, badirudi jendeak indarrak hurrengo egunerako gorde nahi dituela. Larunbatetan, berriz, gaugiro itzela bizi ohi da, baina trabak ere baditu, jende gehiegi, batez ere, haur gehiegi.
Ostegunei ere aipamen berezi bat zor diegu. Ikasleen gauak dira, unibertsitateko ikasleen gauak. Nahiz eta itxuraz dibertigarriak iruditu, giroa oso goiz amaitzen da, beraz, gustokoago ditut beste biak.
Baina gai honi dagokionez gehien liluratu zaidana igandetan dagoen gaugiroa da, Bilbon zehazki. Futbol taldekoek partiduaren ostean parranda egitea proposatu zuten pasaden asteburuan. Hasiera batean, nolabait ikaratu egin ninduen, pentsatzen nuelako gau osoa egin beharko genulea Metroko sarreran hurrengo goizararte etxerako garraioari itxaroten. Baina ez zen hala izan, ezta gutxiagorik ere. Sekula bisitatu ez ditudan taberna eta pub-ak ezagutu nituen, jende famatua joaten den horietakoak, bai eta batzuk ikusi ere! Alkohola leku guztietatik, taldekideak, famatuak, musika aparta... gau bikain baten osagaiak izan ziren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: