Gabon zaharra itxaroten...
Uste dut guztiok ados egongo garela urteko azken gaua, guztien artean desfasatuena dela. Poztasuna inguru guztietatik somatzen da, ezagutzen ez dituzunei ere urte berri ona opa egiten diezu. Konfidantza hori gau horretan bakarrik gertatzen da, guztiok alaitasunaren "txutea" jasotzen dugu nolabait.
Gau horren aurreko egunetan urduritasuna nabaritzen da lagunen artean. Ilusio handia dago bertan erabili egingo diren soineko, zapata edo bestelako arropekin. Azkenenan, abenduaren 31 heltzen denean presaka ibiltzen gara prestakuntzekin bukatzeko. Ze poza!
Gure planen artean ere urteko mozkorrik handiena hartzeko proposamena dago, erraldoietatik erraldoiena. Hori esatea erraza da, bai, baina plan horiek ez dira pentsatu bezain argi ateratzen. Pasa den gabon zaharrean hainbeste jan nuen, gauaren lehen bi-hiru orduetan ezin izan nintzela ezta mugitu ere egin. Gauaren heren bat, beraz, pikutara. Gainontzekoa primerakoa izan zen, eta mozkorra egundokoa, noski.
Nire gomendioa hurrengoa da: Ez planifikatu gehiegi gaua, batez ere zure esku ez dauden gauzak egindatzat hartzen dituzunak. Disfrutatu, libre sentitu eta URTE BERRI ON GUZTIOI!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: