GAUEKO IRRI ETA FARRA

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2008-01-14 09:32

Nire bloger-laguneen agurra irakurri ondoren ez nagoela bat ere ados adierazi nahi dut. Zergatik esan behar dugu aio? oraindik farra asko botatzeko denbora dugu eta beraz, blog honetan gure esperientzia ahaztezinak kontatzeko grina jarraitzeko errebindikazio hau egin nahi dut!
Bloga urte askotan zehar jarrai dezan!

Nolabaiteko agurra izan daiteke eskoletako ebaluazioa amaitzen delako. Hala ere gure gauetako izpiritu zaguzarra bizirik dirau, betirako.

Horregatik blog honetan idatzi nahi duen edonorri ongietorria ematen diogu. Esperientzia berriak kontatzeko eta konpartitzeko gogoak zabalarazi nahi dugu, blog dibertigarri eta osatua lor dezagun, anima zaitezte!






Utzi iruzkina: