Larunbata. Taldeko afaria. Jende asko eta festa gogo izugarriak genituen. Gaua ezin hobeto hasi zen, janari goxoa...kalimotxo bat hemendik..kalimotxo bat hortik...denbora pasa ahala hasierako egoera diplomatiko eta errespetuzkoa galduz joan zen. Jatetxetik atera ginen, bat-batean ezkerrera begiratu nuen eta.. zer egiten du horrek kotxearen gainean? Kale oso bat igaro zuen kotxeen gainetik ibiltzen. Beste kale batera joan ginen eta ero bezala zakarrontzien zabaltzeko palanketan saltoka hasi zen.. hor nengoen ni, bi laguneei helduta, hirurok "z"-tak egiten... bat-batean gutako ...
Nola gogoratuko genituzke festa gauak, gutxienez batzuetan, hain dibertigarriak diren erorketarik gabe? Gogoratu beharra dago "festa gaua" esatean, desfase gauei egiten diegula erreferentzia, horiexek baitira zehazki eroriak gertatzen diren uneak. Neure memoria artxiboan barneratuz, burura etortzen zaidan lehendabizikoa Bilbon gertatu zen. Ordua: goizeko seiak. Ezsenatokia: La Salve zubia. Taldea atzetik geratu zen, eta ni lagun batekin aurreratu nintzen eskaileratara zuzenduz. Mozkor galanta generamatzan eta ideia bat bururatu zitzaigun, ideia "aparta": Eskutik helduta, zubiaren eska...
Aurreko egunean gaueko frikien munduan murgiltzen hasi ginen. Hasteko, axila izerditsuekiko aipamena egin genuen, esan bezala, osasun publikorako kaltegarriak dira eta. Baina gaur, beste friki mota bati buruz hitzegingo dugu, lagunen artean, txuntero , bakala edo cutre deituko genieke.Espezimen hauek bereziki, gaueko animaliak dira, la ruta del bakalao-aren sortzaileak, tripien kontsumitzaileak eta que pasa tronco- ren erabiltzaileak. Pertsonaia hauek ostiralean etxetik atera eta iganderarte iristen ez diren horienetarikoak dira, gainera, haien itxura, ijitoe...
Hurrengo atal honetan frikien gaiarekin jarraituko dut. Nire oroimenenetatik buelta bat emando dut larunbatero aurkitu ditudan "pertsonaien" zerrenda motz bat egiteko. Hiru multzo nagusi bananduko ditut, multzo bakoitzean badaude, gauza guztietan bezala, maila ezberdinak. Izerditan blai: Hauek gau osoa ematen dute zure alboan, eta lokala handia izanda ere haiek txikia egiteko asmoa dute; zure bizkarran itsatzen dira eta berotasun oso nazkagarria ematen dizute. Lapak: oso arrunta da. Badaude "aurpegi seduktor" horrekin gau osoan zehar etengabe zure atzetik ibiltzen diren muti...
Hurrengo lerroak ez dira zehaztasun zientifikoak, ezta gutxiagorik ere, esperientziak erakutsi dizkidan egoerak baizik. Entretenigarriak, dibertigarriak. Alkoholak eta gauak burua edonori aldatzeko elementuak dira. Normalean egiten ez dituzun gauzak egiten dituzu, edo behintzat egoera arruntean zaudenean nekez egiten dituzunak; Diskotekan dauden mutiko guapoei kidetasun begirada bat egin, edo trago bat eskatzera zoazenean ipurdian ukitu bat ematen diezu. Horiek lehenengo pausoak besterik ez dira, baina gero guztiok dakigu nola amaitzen diren hasiera hori daukaten gauak. Hurrengo egunea...
Gai honen inguruan liburu asko idatzi ez diren arren, niri galdetu ez gero "El señor de los anillos"-en antzera gaueko frikien inguruko triologia bat idatzi nezakeen. Gauean ateratzearen arrazoiak hainbat izan daitezke, baina helburuak murritzak eta originaltasun gabekoak dira. Jendea ez da gizartea analizatzeko ateratzen edota filosofiari buruzko elkarrizketa sakonak izateko, jendea, edateko, ligatzeko, dantzatzeko edo lagunekin elkartzeko ateratzen da. Esan bezala, gaueko frikien inguruko gaiaz asko mintza naiteke, baina gaur, gaian barneratzen hasteko, dantzalekuetako...
Egia da, alkoholaren mozorroa oso polita dirudi. Arratsaldeko bostetan hamabost urteko neskatila bat botaka eta lurrean etzanda ikustea..benetan penagarria dela. Asko daude. Oso normala da asteburuetan egundoko mozkorra hartzea. Baina arazo larrian bihurtu da..noraino heldu gaitezke? non dago muga? Ezin dugu esan alkohola txarra edo ona denik; muturrak inoiz ez dira onak izan. Azkenean gauzarik inportanteena kontrola ezartzea da..Hor dago gakoa, ardatz bat ezarri behar da. Gauza asko izan behar dira kontuan: sexua, egoera psikologikoa, gorputza nola dagoen egun horretan.. eta bizitzare...
Abuztua. Bilboko jaiak. Data ezinobea egundoko mozkorra hartzeko eta giro apartaz gozatzeko. Gaizki gogoratzen ez badut, gau hartan taldeko afaria egin genuen. Doña Casilda parkean giro lasaia zegoen, algaratik urrun, litroak edateko bikain. Kalimotxoa gora, kalimotxoa behera. Ondoren txosnetara. Alde batetik txupitoak, bestetik tragoren bat... "Topa dezagun, uda da eta! Bilboko jaiak dira!". Goizeko zortziak heldu ziren. Taldeko bi lagun eta ni azkenak ginen. Txapeldunenak. Bilboko kaletatik eseak egiten eta Queen abestiak kantatzen. Baina zelako gosea! Burua behar den leku...
Zenbatetan esan dugu, nire gurasoek ez naute inoiz harrapatuko, batzuetan mozkortu naitekeen arren, kontrolpean dut egoera. Ba batzuetan ez da horrela, edaten hasten zarenean edo hobeto esanda, edaria lehenengoz probatzen duzunean, ikusminak bultzatzen zaituelako da, baina horrek ez du esan nahi zure barnean egoeraren kontrola gailentzen ez denik, soilik noizbehinka, kontrol hura uste duguna baino ahulagoa dela. Guzti hau zertara datorren pentsatuko duzue, gauza da goian esandakoa behin niri ez zidala ezertarako balio. Egun hartaz gogoratzen dudan gauza b...
Errituala deitzea gehiegizkoa iruditu daitekeen arren, gauetan litroak egitearen zeremonia izendatzeko hitz aproposena da. Egintza garrantzitsu batean aurrean gaude, gauaren norabidea bideratuko duena nolabait. Lagunekin litroak egitea, aisi momentu bat pasatzeko unean bihurtu da, nahiz eta haren lehendabiziko helburua beste bat izan, alegia, modu merke batean mozkortzearena. Zeremonia hau gauaren ardatza izan ohi da eta ziur aski, bertan, gaueko momenturik alaienak pasatzen dira. Gerta daiteke egun melankolikoa edukitzea eta ondokoari zure sekretu eta ardura guztiak kontatz...