beste atal bat

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-10-29 22:28

Hurrengo atal honetan frikien gaiarekin jarraituko dut. Nire oroimenenetatik buelta bat emando dut larunbatero aurkitu ditudan "pertsonaien" zerrenda motz bat egiteko. Hiru multzo nagusi bananduko ditut, multzo bakoitzean badaude, gauza guztietan bezala, maila ezberdinak.

Izerditan blai: Hauek gau osoa ematen dute zure alboan, eta lokala handia izanda ere haiek txikia egiteko asmoa dute; zure bizkarran itsatzen dira eta berotasun oso nazkagarria ematen dizute.

Lapak: oso arrunta da. Badaude "aurpegi seduktor" horrekin gau osoan zehar etengabe zure atzetik ibiltzen diren mutilak. Ezetz esan diozu bost mila eratara baina ez dakizu nola bera ez dizu ulertu.

Podiuma: diskotekaren leku esanguratsu horretan hobeto dantzatzen duten pertsonak igotzen direla suposatzen da, baina lokal batzuetan badago txoko berezi bat, leku horretan ez dakigu ze motatako espeziekoak diren baina mugimendu oso arraroak egiten dituzten "zerbait" daude.

Norbait beste multzo bat proposatu nahi badu ongietorria izango da.

Beste kontu bat

Hona hemen alkoholaren kontsumoa ez dela bakarrik gazteetara mugatzen frogatzen duen ebidentzia, are gehiago, La Sextako saio batean agertutako aurkezlea dugu. Klikatu hemen bideo ikusteko


Utzi iruzkina: