Damututa?
Hurrengo lerroak ez dira zehaztasun zientifikoak, ezta gutxiagorik ere, esperientziak erakutsi dizkidan egoerak baizik. Entretenigarriak, dibertigarriak.
Alkoholak eta gauak burua edonori aldatzeko elementuak dira. Normalean egiten ez dituzun gauzak egiten dituzu, edo behintzat egoera arruntean zaudenean nekez egiten dituzunak; Diskotekan dauden mutiko guapoei kidetasun begirada bat egin, edo trago bat eskatzera zoazenean ipurdian ukitu bat ematen diezu. Horiek lehenengo pausoak besterik ez dira, baina gero guztiok dakigu nola amaitzen diren hasiera hori daukaten gauak. Hurrengo egunean egundoko ajea eta... galderak egiteko eta damutzeko ordua. "Baina ze kristo egin nuen atzo? Norekin? Nola da posible?" Harrigarria, baina horrela da.
Kontuak kontu, nahiz eta biharamunean sentimendu nahasiak izan, momentuko dibertigarritasuna ezin da diruarekin ordaindu. Gorputza presio eltze bat da, odola irakiten dago eta hormonak leku batetik bestera salto egiten daude! Argi dago beraz, horrelako egoerak batzuetan saihestezinak bihurtu direla gaur egungo gazteontzako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: