A ze txungazoa!
Abuztua. Bilboko jaiak. Data ezinobea egundoko mozkorra hartzeko eta giro apartaz gozatzeko. Gaizki gogoratzen ez badut, gau hartan taldeko afaria egin genuen.
Doña Casilda parkean giro lasaia zegoen, algaratik urrun, litroak edateko bikain. Kalimotxoa gora, kalimotxoa behera. Ondoren txosnetara. Alde batetik txupitoak, bestetik tragoren bat... "Topa dezagun, uda da eta! Bilboko jaiak dira!".
Goizeko zortziak heldu ziren. Taldeko bi lagun eta ni azkenak ginen. Txapeldunenak. Bilboko kaletatik eseak egiten eta Queen abestiak kantatzen. Baina zelako gosea! Burua behar den lekuan ez nuela erakutsi nuen pepinillo bat eta txatka sandwich bat erosi nuenean. Ze nazka! Emaitzak minutu gutxira heldu ziren: Metroa hartu baino lehen egundoko oka egin nuen. Lagunak barrezka, nola ez, txatka kale guztian zehar zegoen eta.
Gau horren ondorioz hiru egun igaro nituen gaixorik botaka. Txatka sandwicha ote?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: