Erorketak:bigarren kapitulua
Larunbata. Taldeko afaria. Jende asko eta festa gogo izugarriak genituen. Gaua ezin hobeto hasi zen, janari goxoa...kalimotxo bat hemendik..kalimotxo bat hortik...denbora pasa ahala hasierako egoera diplomatiko eta errespetuzkoa galduz joan zen. Jatetxetik atera ginen, bat-batean ezkerrera begiratu nuen eta.. zer egiten du horrek kotxearen gainean? Kale oso bat igaro zuen kotxeen gainetik ibiltzen. Beste kale batera joan ginen eta ero bezala zakarrontzien zabaltzeko palanketan saltoka hasi zen.. hor nengoen ni, bi laguneei helduta, hirurok "z"-tak egiten... bat-batean gutako bat oreka galdu zuen eta bi zakarrontzien artean erori ginen, bata bestearen gainean. Erdialdean nengoenez ez zidan eskuak jartzeko denborarik eman eta izugarrizko kolpea hartu nuen. Tontoa egiten ari zena, gure gainean bota zen egoera guztiz lotsagarriagoa bihurtuz. Kalean. Mozkortuta. Lurrean etzanda. Algarak...eta hurrengo egunean zelako mina hemen, hemen eta hemen. Lotsagarriak dira horrelako egoerak baina... zelako momentu ahaztezinak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: