Erorketak: lehenengo kapitulua
Nola gogoratuko genituzke festa gauak, gutxienez batzuetan, hain dibertigarriak diren erorketarik gabe? Gogoratu beharra dago "festa gaua" esatean, desfase gauei egiten diegula erreferentzia, horiexek baitira zehazki eroriak gertatzen diren uneak.
Neure memoria artxiboan barneratuz, burura etortzen zaidan lehendabizikoa Bilbon gertatu zen. Ordua: goizeko seiak. Ezsenatokia: La Salve zubia. Taldea atzetik geratu zen, eta ni lagun batekin aurreratu nintzen eskaileratara zuzenduz. Mozkor galanta generamatzan eta ideia bat bururatu zitzaigun, ideia "aparta": Eskutik helduta, zubiaren eskailera guztiak denbora errekorrean jaistea. Eromena. Hasieran bikain, bazirudien sekulako abiaduran gindoazela. Uau, ze sentsazioa! Momentu majikoa laster heldu zitzaigun. Oinen kontrola galdu, eta eskutik helduta oraindik, hamar eskaileratako tanda ipurdiarekin jaitsi genuen.
Momentuan minik ez. Bost minutu behar izan genituen lurretik altxatzeko, barre algarak egundokoak zirelako. Hurrengo egunean ubeldura harrigarriak. Dena den, esperientzia errekomendagarria eta errepikatzeko modukoa!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: