Gaueko irri eta farra

Urteko azken gaua... azken festa gaua... gau txarrenetik txarrena. Bilbotik ibiltzeko ezinezko gaua dugu, jendez beteta dago. Alde batetik jendearen artean dagoen giroa oso ona da, pozik dagoelako. Baina denbora joaten den heinean gero eta mozkor handiagorekin dago jendea eta gero eta gutxiago kontrolatzen du: "gehiegikerien gaua". Lekua.. nora joan? mazarredon "kotillon" delako festa dugu gehienetan eta horrelakorik ez dauden lekuetan 8-10 € eskatzen dituzte zertarako..? itota ibiltzeko. Kotillon: gau osoa pub batean, kontsumizio gutxi batzuekin, askotan gustoko ez duz...


Gabon gaua, zure etxeko ateak irekitzen dira. Urtero bezala, amona, aitona, osaba Patxi, izeba Pili, Unax lehengusu parranderoa, osaba Julian (40 urte eta ezkondu gabea), Miren lehengusin bakala, izeba Jone eta osaba Xabi, Aitor eta Mikel lehengusuak bizkiak.... Goian aipatutakoa, Euskal Herrian Abenduaren 25ean elkartzen diren edozein familiaren adibideetako bat izango litzateke. Gau honek ez da larunbatean lagunekin ateratzen zaren berdina, baina antzekotasun asko ditu edozein diskotekan aurki dezakezun egoerarekin. Aitona eta amona, gaueko hamabitik aurrera burua galdu ez ...


Abenduak 20an, Sarriko. Egun handia dugu aurrean. Zoritxarrez, aurten ez gara joango... Santo Tomas aprobetxatu behar dugu bere osotasunean. Gogora ekarri dezaket iazko eguna, gure txanpanada ahaztezina. Publizitatezko eskola eman behar genuen baina burua beste nonbaiten genuen.. agian Sarrikon... Giputxiak ez ziren animatu, beraz bizkaiko aldekoak joan ginen festa egitera, beti bezala. Ia ia ezer ez jan gabe supermerkatura joan ginen alkoholaren bila, noski txanpana edango genuen. Zelako ideia.. txanpan! Gogo handiekin hartu genituen lehenengo botilak eta laster amaitu zirenez b...


Gabonak

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-17 13:14

Azkar pasatu den arren, berriro ere gabonetan gaude. Urte hau azkar pasatu zaidan arren gauza asko bizi eta egiteko denbora izan dut. Gabonetan ikasteko beharra dudan arren, festarako denbora ere izan ohi dut. Santo Tomas eta urte zaharreko gaua dira gabonetan gehien bizi ditudan egunak, betiere astean zehar ikasteko ohitura dudanez egun horiek festara uzten ditudalako. Santo Tomas egunean klasea izanda ere, ez ateratzeko aitzakirik ez dago gure koadrilan, nekatuta , zein gogorik gabe egonda ere atera behar duzu eta noski, betiko edaria planaren funtsezko elementua den arren, egun bere...


Klaseko azken astean gaude sartuta dagoeneko eta alaitasunez betetzen nauen pizgarria daukat honen amaieran, zehazki ostiralean. Egia esan, ni ez naiz eragingarri horren partaide bakarra, klaseko lagunak bertan arituko direlako ere, alegia, Santo Tomas egunean. Jai egun handia da Bilbon, Erriberan jartzen duten merkatua leku nagusia izanik. Hala ere, gazteok hori baino piska bat gehiago bilatzen dugu, festa handi bat ospatzeko aukera ederra aurrean daukagulako. Plana edo agenda duela aste batzuk planifikatuta eta zehaztuta daukagu, espero dugu azken momentuko ezusterik ez edu...


Orain, 19 urterekin, 16 urte nituenean baino gutxiago ateratzen naizela ohartzen naiz.Eta larunbatero nire burua eta nire gorputzaren arteko borroka hasten da, atera edo ez ateratzearen kontuarekin. Aste bat pasa da eta berriro ere larunbata da, ordenagailuaren aurrean ordu batzuk pasa ditut lanak eta orain noski, blogan idazten. Berriro ere nire barne borroka hasi egin da. Kalera irten edo ez irten. Eguraldia ez da apartekoa eta nire koadrilako askok zubia izanda kanpora joan dira. Bestetik, aurreko asteburuan ezin izan nintzen kalera atera gaixo negoen eta. Azterketak uste duguna bai...


Gidariak

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-08 12:39

Orain dela urte batzuk nire lagun  baten ama lanetik atera zen etxera bueltatzeko asmoz. Bidean, zoritxarrez, edanda zihoan gidari batekin topatu zen; kolpe oso gogorra hartu zuen eta ospitalean egon zen koman, egun batzuk geroago hil zen.  Egun batetik bestera maite duzun hori jada ez dago. Zergatik? Pertsona bati burura etorri zaiolako edanda egonda ere kotxea hartu ahal duela. Eta zein da pertsona horrek merezi duen zigorra? Egia da, egin duenarekin bere kontzientzia betirako infernuratuko dela baina... nahikoa da? Ez dakit. Jendeak barre egiten d...


Gauerdia da. Oso urduri nago ordenagailuko teklak sakatzen ditudan bitartean. Asteburua atea joka dabil, a zelako asteburua. Bihar larunbata, partidua daukat Zaragozan. Nahiz eta ordu askotako bidaia izan gogo handiak dauzkat taldeko lagunekin ordu horiek pasatzeko, eta bide batez, partidua jokatzeko ere. Baina gero onena dator, noski, jaia. Asteburu handia da honakoa Durangon: Liburu azoka egunez eta parrandaren txanda gauez. Taldeko sei bertara goaz. Etxea eta guztiz daukagu bertan lo egiteko, baina hori gutxienekoa da, gu beste gauza bat egitera goazelako: DESFASATZERA, alegia. Plana os...


Bazen behin gutxi edaten zuen neska. Bazen behin , urtebetetze egunean lagunekin edatera joan zen neska. Bazen  behin ere inoiz mozkortu egingo zela esaten zuen neska eta bazen behin  kriston "pedoa" izan zuen neska. Neska honek ez zituen inolako arazorik etxean, ikastolan ondo zihoan eta bere lagunekin kriston ondo zebilen. Baina hain konfidatuta zegoen neska honek bere buruaz, non esan bezala bere urtebetze egunean legunekin atera, guztiz mozkortu eta haren gurasoak eskaileretan botata aurkitu zuten. Haren gurasoak egoera horretan egonda, galdetu egin zioten gauza...


Sexua

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-02 23:26

Zer gertatzen zaigu edaten dugun bakoitzean? Zergatik pizten zaigu sexu nahia? Oso gauza arraroa gertatzen da edaten dugun bakoitzean. Gure gorputza ordura arte modu apalago batean sentitu dituen nahiak biderkatzen dira. Gainera, nola alkohola desinhibizioa dakarren nahi horiek lotsarik gabe adierazten dira, keinu, begirada eta hitz "zikinen" bidez. Askotan, sentimendu horiek nahastuta agertzen zaizkigu eta hurrengo egunean "damutuaren eguna" izaten dugu. Oso arriskutsua da sexuaren eta alkoholaren konbinaketa. Badira, gazte asko arazo larriak eta momentu kezkagarr...