Asteburu handi baten aurrean

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-08 00:22

Gauerdia da. Oso urduri nago ordenagailuko teklak sakatzen ditudan bitartean. Asteburua atea joka dabil, a zelako asteburua. Bihar larunbata, partidua daukat Zaragozan. Nahiz eta ordu askotako bidaia izan gogo handiak dauzkat taldeko lagunekin ordu horiek pasatzeko, eta bide batez, partidua jokatzeko ere.

Baina gero onena dator, noski, jaia. Asteburu handia da honakoa Durangon: Liburu azoka egunez eta parrandaren txanda gauez. Taldeko sei bertara goaz. Etxea eta guztiz daukagu bertan lo egiteko, baina hori gutxienekoa da, gu beste gauza bat egitera goazelako: DESFASATZERA, alegia. Plana oso erakargarria da. Kaleko hotza alde batera utzi eta etxean litroak edango ditugu goxo goxo. Hauek amaitu eta gorputza bero sentitzean irteteko momentua izango da. Durangoko taberna gehienak bixitatzen saiatuko gara ( ezinezko erronka esango nuke), eta laster goiza helduko da. Ez da momentu tristea izango, ez. "Pajaroi" guztiarekin etxean dauden pizza, donnuts eta gainontzeko janari guztia klaskatuko dugulako segundo pare batean, mmhh...

Narrazioarekin jarraitzen badut, astelehenera helduko naiz goiz, EZ!!! Gauza bakoitza bere momentuan, oraindik ostirala da eta hasieran baino ez nago!


Utzi iruzkina: