Santo Tomas gertu...

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-17 12:54

Klaseko azken astean gaude sartuta dagoeneko eta alaitasunez betetzen nauen pizgarria daukat honen amaieran, zehazki ostiralean. Egia esan, ni ez naiz eragingarri horren partaide bakarra, klaseko lagunak bertan arituko direlako ere, alegia, Santo Tomas egunean.

Jai egun handia da Bilbon, Erriberan jartzen duten merkatua leku nagusia izanik. Hala ere, gazteok hori baino piska bat gehiago bilatzen dugu, festa handi bat ospatzeko aukera ederra aurrean daukagulako. Plana edo agenda duela aste batzuk planifikatuta eta zehaztuta daukagu, espero dugu azken momentuko ezusterik ez edukitzea ( gure taldean ohikoegia). Ostiraleko klaseak amaitu bezain pronto, Bilborantz abiatuko gara, gure festari eguerdiko ordu bietan hasiera emanez. Litroak edateko leku aproposa aurkitu beharrean gaude; gero poteoaren ordua, taloa txorizoarekin... benetan erakargarria.

Eguna luzea egingo zaigu bai. Gure ideia hurrengo eguneko goizararte irautea da, zaila dirudi, baina zergatik ez? Animoak zerutik dauzkat, hala izan behar da. Gora Santo Tomas!


Utzi iruzkina: