Bazen behin...

gauhontz 1456133139939 Gaueko irri eta farra | 2007-12-03 11:52

Bazen behin gutxi edaten zuen neska. Bazen behin , urtebetetze egunean lagunekin edatera joan zen neska. Bazen  behin ere inoiz mozkortu egingo zela esaten zuen neska eta bazen behin  kriston "pedoa" izan zuen neska.

Neska honek ez zituen inolako arazorik etxean, ikastolan ondo zihoan eta bere lagunekin kriston ondo zebilen. Baina hain konfidatuta zegoen neska honek bere buruaz, non esan bezala bere urtebetze egunean legunekin atera, guztiz mozkortu eta haren gurasoak eskaileretan botata aurkitu zuten.

Haren gurasoak egoera horretan egonda, galdetu egin zioten gauza bakarra edandakoa izan zen eta neskak esaten zuen gauza bakarra "un liquido transparente, un liquido transparente" zen. Gauzak horrela, neska ohean sartu zen betiere gurasoen laguntzaz eta gau erdian botaka amaigabean hasi zen, ondorioz, bere aitak esaten zuen gauza bakarra "esta puta cria, esta puta cria" zelarik. Hurrengo egunean neska guztiz lotsaturik zegoen izandako jarreragatik eta gurasoak barkatu egin zioten arren bere buruaz lotsatzen da egoera hura oroitzen duen bakoitzean.

Jakin ezazue historia hau nire lagun baten lagunari gertatu zaiola eta ez nire eh!


Utzi iruzkina: