gabon zaharra
Urteko azken gaua... azken festa gaua... gau txarrenetik txarrena. Bilbotik ibiltzeko ezinezko gaua dugu, jendez beteta dago. Alde batetik jendearen artean dagoen giroa oso ona da, pozik dagoelako. Baina denbora joaten den heinean gero eta mozkor handiagorekin dago jendea eta gero eta gutxiago kontrolatzen du: "gehiegikerien gaua".
Lekua.. nora joan? mazarredon "kotillon" delako festa dugu gehienetan eta horrelakorik ez dauden lekuetan 8-10 € eskatzen dituzte zertarako..? itota ibiltzeko. Kotillon: gau osoa pub batean, kontsumizio gutxi batzuekin, askotan gustoko ez duzun musikarekin...
Gainera bakoitzak bere ideiak ditu eta bat egiteko eztabaida asko sortzen dira. Ikusten duzuenean ezizen asko jarri ahal daitezke: erotasunaren gaua, esaterako.
Nire gomendioa: "plan alternatiboak". Etxe batean sartzea eta edari eta jolas batzuekin gaua igarotzea gozo gozo... hondartzara joatea musikarekin eta hor egotea... asko daude.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: